Ergako igoerako errekorra, apurtuta

2022.06.27 | EHKM, Errekorrak, Errrekor berria, Gizonak, Mendi lasterketak

2015ean Mikel Rubiok 22 minutu eta 44 segundo behar izan zituen helmugaratzeko eta aurtengo edizioan berriz, Labairuk 21:51ko denborarekin errekor berria jarri zuen pasa den ekainaren 11an

Argazkia: guaixe.eus

 

La Guan taldeak pasa den ekainaren 11an antolatutako IV. Ergako Trinitatera Erlojupeko Igoeraren laugarren edizioa arrakastatsua izan zen. Guztira 56 korrikalarik osatu zuten proba, Aska plazan hasi eta Ergako Trinitatean amaiera izan zuena (3 km, 500 m desnibel +), azkenean Asier Labairu (21:51) eta Lorea Burgete (29:22) izan zirelarik garaileak.

Asier Labairuk 22 segundo atera zizkion Aitor Etxeberriari eta 44 segundo Eukeni Goikoetxeari. Ildo honetan aipatzekoa da korrikalarien maila, lehenengo lau sailkatuek –Asier Labairu, Aitor Etxeberria, Eukeni Goikoetxea eta Kañamares– 2015etik Mikel Rubiok zuen errekorra apurtu baitzuten.

Orduko hartan, Rubiok 22 minutu eta 44 segundo behar izan zituen helmugaratzeko eta aurtengo edizioan berriz, Labairuk 21:51ko denborarekin errekor berria jarri zuen.

Emakumezkoetan, Lorea Burgete nagusitasun osoz gailendu zitzaion Marta Irañetari, bi minutu pasa ateraz (31:49). Amaia Seminario izan zen hirugarren (32:06).

IV. Ergako Trinitatera kronoigoera

Gizonak

1.Asier Labairu 21:51

2.Aitor Etxeberria 22:13

3.Eukeni Goikoetxea 22.35

4.Kañamares 22:43

5.Iñigo Lasarte 23:28

Emakumeak

1.Lorea Burgete 29:22

2.Marta Irañeta 31:49

3.Amaia Seminario 32:06

4.Maialen G. 35:29

5.Maider Saralegi 37:46

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!