Argazkia: Berango Atletismo Taldea
Iazko irabazleek, Esther Guerrero atleta kataluniarra eta Isaac Nader portugaldarra, probaren erregistroak gainditu zituzten. Bi lasterkariek aise irabazi zuten eta emakumezkoen eta gizonezkoen kategorietako erregistroa gainditzea lortu zuten, bi errekor berri ezarriz. Esther Guerrerok, 4 minutu eta 51 segundoan gelditu zuen kronometroa, ordura arteko markarik onena kenduz Iris Fuentes-Pilari, eta Isaac Naderrek, berriz, lau segundo (4 minutu eta 14 segundo) murriztea lortu zuen ordura arte bost atletek partekatzen zuten erregistrorik onena (4:18).
Aurten, bi atleta portugaldar nagusi izan dira: Isaac Nader, gizonezkoen eliteko proban bere titulua berretsi zuen, eta Salome Afonso, Portugalgo txapelduna, errezitaldia eskaini zuen. Naderrek segundo bat falta izan zuen iazko marka berdintzeko, baita Afonsok ere, Esther Guerreroren marka berdintzeko.
Ikusleek beteriko zirkuituan, Berangon ikuskizun bikaina bizi izan zen berrogeita hamar atleta profesional ingururi esker –horien artean Eugenen (Oregon) aritutako zortzi mundialista zeuden; hamahiru parte-hartzaile Municheko Europarrean; hiru Espainiako txapeldun, bi txapeldun iberoamerikar, aurreko edizioko txapeldunez gain, eta probaren errekorrak dituztenak, Isaac Nader (4:14) eta Esther Guerrero (4:51) –.
Emakumezkoen eliteko proba izan zen lehenik eta hasiera eman bezain pronto, Berango Atletismo Taldeko Irati Fernandezek, erbiaren paperean, lasterketaren hasierako zatia kontrolatu zuen. Handik gutxira, Salome Afonso lehen postuetan sartu zen, Solange Pereira, Marta Perez eta Zoya Naumovekin batera.
24 urteko portugaldar gazteak berebiziko erritmoa ezarri zuen lehen itzuliaren amaieratik aurrera – hiru dira guztira 1.609 metro bete arte – eta bakarrik joan zen. Azken zatian, Carolina Roblesek hurbiletik jarraitu zion, baina portugesak ez zien aurkariei aukerarik eman eta amaierara arte eutsi zion, garaipen ukaezina lortuz.
Gizonezkoen eliteko proban berriz, 21 atleta elkartu ziren. Gorka Piedra herriko atletak gidatu zuen taldea hasieran baina berehala Mariano Garcia pasa zen lasterketa zuzentzera. Horrela, bigarren itzulitik aurrera, Isaac Naderrek gidaturiko taldetxoa jarri zen buruan, Daniel Arce eta El Khayamirekin batera.
Azken-aurreko biraren ondoren, ordea, bere momentua zela erabaki zuen eta eraso bortitza egin zuen Naderrek, helmugara bera bakarrik iritzi zelarik, iazko garaipena errepikatuz.
SAILKAPENA
Gizonezkoak
1 Isaac Nader 4:15
2 Ignacio Fontes 4:16
3 Jesus Gomez 4:16
4 Marc Tortell 4:17
5 Pol Oriach 4:17
Emakumezkoak
1 Salome Afonso 4:52
2 Agueda Marques 4:53
3 Marta Perez 4:55
4 Carolina Robles 4:56
5 Solange Pereira 4:57
0 Comments