Argazkiak: @atletismoFNAF
Amerikako Estatu Batuetan, Eugenen (Oregon) zehazki, lehiatzen ari da egunotan The NCAA Outdoor Track & Field Championships izeneko txapelketa eta bertan parte hartu du Estanis Ruiz Ullate kirolari nafarrak, 2000. urteko urriaren 2an jaioa.
Partehartzearekin konformatu ez eta 23 urtez azpiko Euskal Herriko errekorra hautsi du Ruizek, asteazken honetan, ekainak 8, lehiaturiko txapelketako finalaurrekoan 8’29″12ko denbora eginda 3000 metro oztopodunak proban. Pamplona Atletiko klubeko korrikalariak bere seriean bosgarren amaitu zuen, finalerdietako seigarren denborarik onena lortuz, hartara finalean aritzeko eskubidea ere bereganatu zuelarik.
Orain arteko 23 urtez azpiko Euskal Herriko errekorra 3.000 metro oztopodunak lasterketan, Jon Azkuetak zuen, 8.30.41ko markarekin, A Coruñan lorturikoa 1988. urteko abuztuaren 4an.
Maila absolutoan, oraindik orain, Antonio Peulak 1992. urteko ekainaren 14an Bruselasen eginikoa jarraitzen du indarrean egoten Euskal Herri mailan: 8.27.71.
Nafarroako errekor absolutoa, duela 28 urtekoa, bai gainditu duela Ruizek (23 urtez azpikoaz batera), izan ere, aurrekoa Gabriel Garin Aranaren eskuetan zegoen, 8.32.45ko markarekin, 1994ko uztailaren 17an egina Donostian.
Finalerdietako sailkapena:
1 Duncan HAMILTON JR MONTANA STATE 8:23.13
2 Kenneth ROOKS SO BYU 8:24.88
3 Parker STOKES SO GEORGETOWN 8:26.04
4 Ahmed JAZIRI JR EASTERN KENTUCKY 8:26.27
5 Ryan SMEETON SR OKLAHOMA STATE 8:26.64
6 Estanis RUIZ FR LOYOLA MARYMOUNT
2022. urtean Estanis Ruizek izandako emaitzak. 3.000 metro oztopodunetan:
8:29.12 Eugene (AEB) NCAA Outdoor Track & Field Championships 2022/06/08
8:36.42 Fayetteville (AEB) NCAA West Preliminary Round 2022/05/27
8:37.51 Palo Alto (AEB) Stanford Invitational 2022/04/01
9:13.65 Tucson (AEB) Willie Williams Classic/Dave Murray Distance Classic 2022/03/18
0 Comments