Estanis Ruizek 23 urtez azpikoen 5000 metroko errekorra ezarri du pista estalian

2022.12.8 | EHKM, Errekorrak, Gizonak

Estanisek, iragan larunbatean, abenduak 3, erdietsi zuen aipatu marka, 2022 Boston University Sharon Colyear Danville Season Opener txapelketan: 14 minutu eta 4.14 segundo

Argazkia: Nafarroako Atletismo Federazioa

 

Pasa den asteburuan Bostonen (AEB) lehiaturiko txapelketan, Estanis Ruiz nafarrak Euskal Herriko errekorra hautsi zuen, 23 urtez azpikoen kategorian, 5000 metrotan pista estalian: 14 minutu eta 4.14 segundo. Estanisek, iragan larunbatean, abenduak 3, erdietsi zuen aipatu marka, 2022 Boston University Sharon Colyear Danville Season Opener txapelketan, hain zuzen ere.

Estanislao Nicolas Ruiz-Ullate, 2000. urteko urriaren 2an jaioa , Ignacio Santamariaren ikaslea Grupompleo Pamplona Atleticon, Loyola Marymount-eko unibertsitatean ikasten ari da, Los Angelesen, eta bere prestazioak modu ikusgarrian hobetu ditu Amerikako Estatu Batuetan dagoenetik. 800, 1.500, 3.000, 3.000 oztopo eta 5.000 metroko iraupen-probetan aritzen da.

Esaterako, aurtengo ekainaren 8an, Amerikako Estatu Batuetan, Eugenen (Oregon) zehazki, lehiaturiko The NCAA Outdoor Track & Field Championships izeneko txapelketan, 23 urtez azpiko Euskal Herriko errekorra hautsi zuen Ruizek 3000 metro oztopodunak proban, finalaurrekoan 8’29″12ko denbora eginda. Pamplona Atletiko klubeko korrikalariak bere seriean bosgarren amaitu zuen, finalerdietako seigarren denborarik onena lortuz, hartara finalean aritzeko eskubidea ere bereganatu zuelarik.

Ordura arteko 23 urtez azpiko Euskal Herriko errekorra 3.000 metro oztopodunak lasterketan, Jon Azkuetak zuen, 8.30.41ko markarekin, A Coruñan lorturikoa 1988. urteko abuztuaren 4an.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!