Argazkia: @atletismoFNAF
Anoetako Belodromoan lehiatu zen pasa den ostiralean, 2022ko udazken-negu honetako parte-hartze libreko proben hirugarren jardunaldia, non proba erregina  3.000 metroko lasterketak izan ziren, 11 gizonezkoenak eta 3 emakumezkoenak, guztira 180 atleta izena emanda zutelarik.
Maila handikoa izan zen gizonezkoen 3.000 metroetako lehen seriea, Mohamed Attaoui kantabriarrak (21 urte) irabazi zuena 8.00.33ko markarekin. Joan den igandean 800 metroko proba ere aise irabazi zuen Attaouik.
Bigarren izan zen AEBtan ikasten duen Estanislao Nicolas Ruiz nafarra (22 urte), zeinak 8:08.04ko erregistroarekin jada berea zen Euskal Herriko 23 urtez azpikoen errekorra ezarri zuen, pista estalian.
SAILKAPENA
1 Mohamed Attaoui  Atletismo Torrelavega  8.00.33
2 Estanis Ruiz  Grupompleo Pamplona Atletico  8.08.04
3 Marcos Rojo Carnicas Serrano 8.12.69
4 Sergio Martinez Atletismo Soria 8.20.32
5 Pablo Otero S.G. Pontevedra 8.20.80
6 Luis Pastor At. Intec-Zoiti 8.20. 86
7 Ayrton Azkue At. Ardoi 8.24.39
8 Atarratze Beñat Rota Hiru-Herri 8.24.53
9 David Martinez Clinica Menorca 8.27.04
10 Amine Bougrine Durango Kirol Taldea 8.32.34
Pasa den ekainean, Estanis Ruizek 23 urtez azpiko errekorra hautsi zuen ere, honakoan  3000 metro oztopodunetan. 8’29″12ko denbora eginda, 1988. urtean Jon Azkuetak egindako marka hautsi zuen, Eugenen (Oregon) lehiaturiko The NCAA Outdoor Track & Field Championships izeneko txapelketan. Ordura arteko 23 urtez azpiko Euskal Herriko errekorra 3.000 metro oztopodunak lasterketan, Jon Azkuetak zuen, 8.30.41ko markarekin, A Coruñan lorturikoa 1988. urteko abuztuaren 4an.
0 Comments