Faith Kipyegonek 1.500 metroko munduko errekorra hautsi du

2023.06.5 | Atletismoa, EHKM, Emakumeak, Errekor mundialak, Errekorrak, Errrekor berria

Gainera, keniarra da 3 minutu eta 50 segundoko marka gainditu duen lehen emakumea

Argazkia: @faithkipyegon

 

Faith Kipyegon, 29 urteko atleta keniarrak , atletismoaren historiarako lasterketa bat sinatu berri du Florenzian (Italia), Gala Dorada Pietro Menea Diamante Ligan erakustaldia emanda. Kipyegonek 3 minutu, 49 segundo eta 11 ehunenetan ezarri zuen 1.500 metroko munduko errekorra, eta ia segundo baten hobetu du Genzebe Dibabarena (3.50.07, Monako 2015). Gainera, Kipyegon da 3 minutu eta 50 segundoko marka gainditu duen lehen emakumea.

Txapeldun olinpikoa Rion eta Tokion, munduko txapeldun bikoitza Londres 2017an eta Eugene 2022an, beste bi aldiz txapeldunorde Pekin 2015ean eta Doha 2019an, horrelako zerbait lortzea besterik ez zitzaion geratzen 1.500 metroak korrituz historiako emakumerik onena dela baieztatu ahal izateko.

Keniako atletak erakustaldia eman zuen Florentziako Ridolfi estadioan. 24,8 kilometro orduko abiadura hartzera iritsi zen, eta azken itzulia (400 metro) 58,81 segundotan osatu zuen.

Kipyegonek errekorra lortu zuen, jada erregulartasunaren erregina izanda, izan ere, aurretik zazpi aldiz jaitsia zen 3:55 minututik azken bi urteotan, historian beste inork baino gehiago.

Kipyegonek ia zortzi segundo atera zizkion bigarren postuan amaitu zuen Laura Muir (3:57.09) Europako txapeldun britainiarrari. Hirugarren izan zen Jessica Hull (3:57.29), Australiako errekorra ezarrita eta bere marka onena eginda.

Patrick Sang entrenatzailearen aginduetara aritzen den atelta aspalditik zebilen errekor honen atzetik, eta 2022an, esaterako, Genzebe Dibabak 2015etik zuen munduko errekorretik hiru hamarrenera geratu zen. Horrela, emakumezkoen 1.500 metroek beste dimentsio baterako jauzia egin dute, 1976an Tatiana Kazankina atleta sobietarrak lau minutuko langa apurtu zuenean bezalaxe, garai hartako marka sinestezinarekin (3.56).

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!