Argazkia: uci.org
Filippo Gannak orduko errekor berria ezarri du 56,792 kilometro osatu ostean, italiarrak 1.294 metrotan ondu zuelarik Dan Bigham britainiarrak jabetzan zuen errekorra.
26 urterekin, Gannak historiako markarik onena ezarri zuen pasa den urriaren 8an Grencheneko (Suitza) belodromoan. Inneoseko txirrindulariak ez zuen solik Bighamek aurtengo abuztuaren 19an ezarritako errekorra ondu; 1996. urtean Chris Boardmanelek osatutako 56,375 kilometroak ere hobetu zituen.
Boardmanen marka, ordu batean bizikleta baten gainean egindako distantziarik luzeena zen Gannaren errekorra iritsi arte, baina UCIk “superman” deituriko posizio aerodinamikoa erabiltzegatik baliogabetu zuen 2000. urtean.
Birritan erlojuaren kontra munduko txapeldun izandakoak 56,792 kilometro egin zituen ordubetean, eta kilometro eta 252 metroan hobetu zuen ingelesaren marka. 19:57ean abiatu zen txirrindulari italiarra, eta lehen itzulietan Bighamen denboraren azpitik jarri zen arren, abiadura moteldu eta segundo batzuk gainetik jarri zen. Hala ere, berehala eman zion buelta Gannak, eta probaren erdian, Bighmanen denbora hamaika segundoan hobetzen zuen dagoeneko.
Bitxia da Bighmanen kasua; izan ere, errekorra egin zuen unean erretiratua zegoen txirrindularitzatik. 2019an brontzezko domina irabazi zuen Yorkshireko (Ingalaterra) Munduko Txapelketan, errelebokako erlojupeko mistoan, eta gero Ineos Granediers taldeko errendimendu ingeniari bihurtu zen; hain zuzen ere, Gannaren taldekoa.
Bizikleta, jantzi, kasko eta oinetako bereziak egin zizkioten Gannari proba horretarako, eta bizikletak 75.000 euroko balioa zuela argitaratu dute hainbat hedabidek.
Fausto Coppi, Eddy Merckx, Miguel Indurain, Tony Rominger eta Bradley Wiggins dira marka berria ezartzea lortu izan duten txirrindulari garrantzitsuenetako batzuk.
Errekorren sailkapena:
- Filippo Ganna (ITA) 2022: 56,792 Km.
- Dan Bigham (GBR) 2022: 55,548 Km.
- Victor Campenaerts (BEL) 2019: 55,089 Km.
- Bradley Wiggins (GBR) 2015: 54,526 Km.
- Alex Dowsett (GBR) 2015: 52,924 Km.
- Rohan Dennis (AUS) 2015: 52,491 Km.
- Matthias Brändle (AUT) 2014: 51,852 Km.
- Jens Voigt (GER) 2014: 51,115 Km.
- Ondrej Sosenka (CZE) 2005: 49,700 Km.
- Chris Boardman (GBR) 2000: 49,441 Km.
0 Comments