Argazkia: Gorbeia Suzien
600 korrikalarik hartu zuten parte iragan larunbatean lehiaturiko Gorbeia Suzien mendi-lasterketaren hamargarren edizioan. Clementine Geoffrayk irabazi zuen emakumezkoen mailako lasterketa, eta Alain Santamaria izan zen nagusi gizonezkoen mailan. Biek, gainera, errekor berriak ezarri zituzten.
Gizonezkoen mailan Santamariak probako marka onena egin zuen, ibilbidea 2 ordu, 57 minutu eta 8 segundoan amaituta. Bera izan zen lehena Gorbeiako gurutzean eta abantaila helmugaraino mantendu zuen. Antonio Martinezek amaitu zuen bigarren 56 segundora eta Frederic Tranchandek hirugarren 1’33″ra. Lehen euskalduna Markel Urigoitia (3:08.28) izan zen; Otxandiokoak zortzigarren postuan bukatu du, Santamariarekiko 11 minutu eta 20 segundora.
Emakumezkoetan berriz, Iris Pessey frantziarra izan zen azkarrena Gorbeiako Gurutzean, baina jeitsieran Clementine Geoffrayk hartu zien aurre lehiakideei eta onena izan zen helmugan. Gizonezkoen mailan gertatu bezala, emakumezkoenean ere probako errekorra ezarri zuen korrikalari frantziarrak, 3 ordu, 34 minutu eta 25 segundoko marka eginda. Iris Pessey izan zen bigarren (3:35.50) minutu bat eta 25 segundora eta Anastasia Rubtsova hirugarren (3:39.55) irabazlearekiko bost minutu eta 30 segundora. Euskaldun onena Onditz Iturbe izan zen. Igorrekoak laugarren postuan amaitu zuen, 3 ordu, 43 minutu eta 6 segundoko (3:43.06) marka eginda.
SAILKAPENAK
SKYRACE
EMAKUMEZKOAK
- CLÉMENTINE GEOFFRAY 3:34:24
- IRIS PESSEY 3:35:49
- ANASTASIA RUBTSOVA 3:39:54
GIZONEZKOAK
1.ALAIN SANTAMARIA 2:57:08
2.ANTONIO MARTÍNEZ 2:58:04
3. FRÉDÉRIC TRANCHAND 2:58:30
21K
EMAKUMEZKOAK
- AROA CALVO 2:32:35
- LEIRE URIBE 2:43:11
- UXUE ZORRILLA 2:45:13
GIZONEZKOAK
- ANDONI UZKIANO 2:10:46
- BEN MOUNSEY 2:11:23
- ENEKO GONZÁLEZ 2:14:49
0 Comments