Hamid Ben Daoudek maratoi erdiaren errekorra ondu du

2023.10.31 | Atletismoa, EHKM, Errekorrak, Errrekor berria

2021. urteko urriaren 24az geroztik berak zuen maratoi erdiko Euskal Herriko errekorra, orduko hartan Valentzian erdietsitako 1:01:05ko markarekin, oraingoan 24 segundutan hobetu duena

Argazkia: @hamid.ben_daoud

 

Kibiwott Kandie kenyarrak, 2020an (57:32) eta 2022an (58:10) proba irabazi zuenak, berriro irabazi du aurreko igandean, hilak 22, lehiaturiko Valencia Trinidad Alfonso Maratoi Erdia, 57:40ko denborarekin. Haren atzetik Etiopiako hiru atleta ospetsu heldu ziren: Yomif Kejelcha (57:41), Hagos Gebrhiwet (57:41) eta Selemon Barega (57:50). Lehena 10.000 metroko munduko txapeldunordea izan zen 2019an Dohan. Bigarrenak brontzezko domina golkoratu zuen 5.000 metrokoan Rio 2016ko JJ OO txapelketan. Hirugarrena egungo 10.000 metroko txapeldun olinpikoa da (Tokyo 2021).

Maratoi erdiaren 32. edizio honetan, 15 atleta ordubetetik jaitsi ziren, eta horien denboratik gertu, Hamid Ben Daoud egon zen, 18. postuan, zeinak  1:00:41ko markarekin, Euskal Herriko errekor berria ezarri zuen. Pablo Salaberria donostiarra, Bacelonan bizi eta lan egiten duena, 52. postuan amaitu zuen, 1:05:25ko denborarekin eta andoindarra den Javi Mentak (86.a) marka pertsonala egin zuen 1:08:31ko marka ezarrita, Gorka Bizkarra (200.a) triatletak bezala: 1:10:55.

Hamid Ben Daoudek 2021. urteko urriaren 24az geroztik zuen maratoi erdiko errekorra, orduko hartan Valentzian erdietsitako 1:01:05ko markarekin, oraingoan 24 segundutan hobetu duena.

Hamid Ben Daoud maratoiko euskal plusmarkista da ere, 2.06:35eko erregistroarekin, 2021eko abenduaren 5an lorturikoa. Euskal errekorra kendu zion Martin Fizi – distantziaren munduko eta Europako txapeldun ohia –, eta gero minutuak laburtzen jarraitu du 42 bat kilometrotan. Guztira, sei maratoi korritu ditu, lehena 21 urterekin.

Zamudio eta Ksat Oukhit artean bizi den Ben Daouden istorioa ezaguna eta gogorra da. 14 urterekin bizitza jokatu zuen autobus baten azpian muga zeharkatuz; behin Algecirasen, Bilborako txartel bat erosi zuen, eta han geratu zen. Loiuko adingabeen zentroan bizi izan zen; baloiarekin ondo moldatzen zen futbolean eta areto-jokoan, baina atletismoan aritu zen azkenean, Hassan Reddad Zabaloetxeko entrenatzaileari esker.

SAILKAPENA

1 KANDIE, KIBIWOT        00:57:40

2 KEJELCHA, YOMIF        00:57:41

3 GEBRHIWET, HAGOS  00:57:41

4 BAREGA, SELEMON    00:57:50

5 SAWE, SABASTIAN      00:58:29

6 CHEPKWONY, HILLARY  00:58:53

7 KIMELI, MATHEW        00:59:00

8 KIMELI, NICHOLAS      00:59:06

9 KIPKOECH, HILLARY    00:59:22

10 LANGAT, WELDON    00:59:22

(…)

18 BEN DAOUD, HAMID  01:00:41

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!