Argazkia: Atletismo Tolosa CF
Familiatik datorkio ibilketarako zaletasuna Hodei Caballero Parrari (Ordizia, 2003). Lehenago futbolean aritzen zen, eta gerora, atletismoan ere bai, krosak eta horrelakoak lehiatzen. Egun batean, aitak ibilketa probatzera eraman zuen eta ordutik buru-belarri dabil diziplina honetan.
Egun, Granadan bizi da eta goi-mailako arkitektura ziklo bat ikasten ari da han. Batxilergoa amaitu eta, inguruan, ez zen ia inor ibiliketan aritzen, orduan bere errendimendua hobetzeko Granadan elkarrekin entrenatzen duen hamabost kide inguruko taldera batzea erabaki zuen, bere entrenatzailearen aholkuari jarraituta.
Joan den urtarrilaren amaieran, hilaren 30ean hain zuzen ere, Tolosa CF klubeko kirolariak bosgarren postua eskuratu zuen Lepen egindako Espainiako ibilketa (10 kilometro rutan) txapelketan eta 20 urtez azpiko Euskal Herriko errekor berria ezarri zuen, 44 minutu eta 34 segundoko denbora eginez. Bere lorpenik handiena izan da honakoa, eta gainera aurretik bere aitak zuen marka ondu zuen Hodeik.
Izan ere, orainarte, Jon Ander Caballero Zubelzuk (1972), Hodeiren aita, zuen Euskal Herriko errekorra, 1990ko maiatzaren 5ean L’Hospitaleten lorturikoa, 45.11ko denborarekin.
Hala ere, oraindik orain, Jon Ander Caballero Zubelzuren beste errekorra indarrean mantentzen da, 10 kilometro ibilketan, pistan egindakoa honakoa. Ordizian bertan erdietsi zuen marka hau 1991. urteko apirilaren 27an, 43.52.1ko denboran helmugaratuta.
2002. urtean Hodei Caballerok egindako markak:
44:34 Lepe XCI. Espainiako Txapelketa Ibilketa (10 km ruta) Â 2022/01/30
45:20 Utrera I. Utrera Hiriko ibilketa Sari berezia 2002/01/08
46:43 A Coruña  XXXVI. A Coruñako Ibilketa Sari Nagusia  2022/05/28
47:14 Iruñea Iruñeako Ibilketa Sai Nagusia 2022/02/13
0 Comments