Argazkia: baskonia.com
Pasa den igandean, Baskoniak Kanaria Handian eskuratu zuen denboraldiko bosgarren garaipena jarraian, erasoan oinarritutako jokoan ardaztuta. Gasteizko taldeak ez zuen atsedenik hartu eta Euroligan Bayerri irabazi eta 48 ordura garaipen erraza lortu zuen (68-96) Kanaria Handiaren kantxan, gasteiztarrek sailkapenean Lakovicen taldea gainditu eta lidergotik garaipen bakarrera geratu direlarik.
Norgehiagoka erritmo biziarekin hasi zen, eta laster talde gasteiztarra gai izan zen markagailuan zuloa irekitzeko (5-17). Howard estatubatuarrak Kurucs ordezkatu zuen bost minuturen buruan eta bere lehen hirukoa sartu zuen lehen laurdena lotzeko (9-20), ostiralean Bayernen aurka bezala. Bigarren laurdenean bost sartu zituen, hiru ia jarraian, eta atsedenaldira 8tik 6 hiruko saskiratuak zituen.
Aldageletatik itzultzean, markagailuan 29 puntuko koltxoia ikusita, partida lehen erdian baino orekatuagoa bihurtu zen. Harik eta Howard berriro kantxaratu zen arte, zeinak zazpi puntu jarraian eginda eta zazpigarren hirukoitza saskiratuta, 34 puntuko errenta maximoa ezarri zuen (38-72).
Bi minuturen faltan New Jerseyko jokalariak beste bi hiruko sartu zituen eta bere gau bikaina 34 punturekin biribiltzeko aukera izan zuen. 23 minutu egon zen kantxan eta egindako 12 saiakeratik 9 saskiratze hirukoitz erdietsi zituen.
Howardek beraz, orainarte Perasovic, Rakocevic eta Stombergasen esku zegoen ACBko Baskoniako jokalari batek sartutako hirukoen markarik onena gainditu zuen, hirurek zortzina hirukoitz egindakoak baitziren. Halaber, 2010ean Teletovicek Kaunasen eta Stombergasek 2001ean AEKren aurka lortu zuten muga historikoa berdindu zuen, bederatzi hirukoitzena alegia.
FITXA TEKNIKOA
CB Gran Canaria 68: AJ Slaughter (8), Brussino (-), Albicy (1), Shurna (7) y Diop (6) –hasierako boskotea-; Lopez de la Torre (8), Balcerowski (7), Bassas (3), Salvó (4), Benite (11) Mutaf (5) eta Inglis (8).
Cazoo Baskonia 96: Sedekerskis (14), Thompson (5), Kotsar (7), Hommes (5) y Kurucs (6) –hasierako boskotea-; Howard (34), Henry (8), Díez (6), Enoch (4), Raieste (-), Giedraitis (5) eta Costello (2).
PARTZIALAK. 9-20, 15-33, 22-25, 22-18.
0 Comments