Argazkia: Antzuolako8milak
Pasa den larunbatean, goizeko 10:30ean eman zitzaion hasiera Antzuolako 8 Miliak lasterketaren hamargarren aldiari, eguraldi bikaina lagun guztira 300 korrikalari inguruk parte hartu zutelarik.
Gizonezkoen mailan, Ibai Larrea antzuolarrak garaipena eskuratzeaz aparte errekorra ondu zuen beste behin, iaz ere hala egin baitzuen, ordubete eta 51 segundotan helmugaratuta. Iaz aurreko marka onenari 53 segundo jan bazizkion, aurten zati handiagoa kendu dio: bi minutu eta segundo bat.
Haren atzetik, Iñigo Alzola arrasatearra (1:04:36) eta Aitor Ajuria otxandiarra (1:05:12) sailkatu ziren, hurrenez hurren. Ibairen anaia nagusia, Aimar, laugarren helmugaratu zen (1:07:10).
Emakumezkoetan berriz, Maddi Mujika elgoibartarrak lehen aldia izan zuen Antzuolako 8 Miliak lasterketan, eta garaile izan zen, ordubete, hemeretzi minutu eta 33 segundoko denborarekin. Ez zituen urruti izan Irati Larrañaga usurbildarra (1:20:58) eta Garazi Abasolo aretxabaletarra (1:21:35).
Halaber, 2007 eta 2013 urteen artean jaiotako gaztetxoentzako bost kilometro inguruko lasterketa antolatu zuten lehen aldiz. Julen Badiola bergararrak 24 minutu eta segundo bakarrean egin zuen lasterketa eta Nora Larrea bergararrak, berriz, 31 minutu eta 49 segundotan. Hala, biak izan ziren garaile sailkapen orokorrean.
SAILKAPENA
Gizonezkoak
1 Ibai Larrea Aranguren 1:00:51 Antzuola
2 Iñigo Alzola Gordoa 1:04:36 Arrasate
3 Aitor Ajuria Elkorobarrutia 1:05:12 Otxandio
4 Aimar Larrea Aranguren 1:07:10 Antzuola
5 Beñat Etxabe Leturia 1:08:31 Bergara
6 Mikel Arregi Iturbe 1:08:53 Antzuola
Emakumezkoak
1 Mayi Mujika Errasti 1:19:33 Elgoibar
2 Irati Larrañaga Matxain 1:20:58 Usurbil
3 Garazi Abasolo Mujika 1:21:35 Aretxabaleta
4 Leire Uribe Bedialauneta 1:29:58 Otxandio
5 Ane Zabala Bruña 1:31:27 Arrasate
6 Leire Olazabal Urzuriaga 1:31:39 Deba
0 Comments