Argazkia: Igone Campos
Gran Paradiso, Aosta haranaren eta Piamonte eremuaren artean kokatuta dagoen mendigunea da, Italiako iparraldean. Gailurra, Grayos Alpeetako zazpigarren altuena, 4061 metroko altuerarekin, Mont Blancetik gertu dago, Frantziako mugan. Gran Paradiso parke nazionalaren barruan dago eta 4.000 metrotik gorako gailurra duen mendi bakarra da, Italiako lurraldearen barruan dagoena.
Europako mendizaletasunaren gailur nagusietako batean balentria burutu zuen Igone Camposek, mendiko korrikalari zumarragarrak Gran Paradiso mendiko errekorra hobetu baitzuen.
Joan den abuztuaren 4an, Igone Campos zumarragarrak FKTa lortu zuen, Gran Paradisoko 4.061m-ra igotzeko denborarik azkarrena alegia, 9 kilometroak eta 2.000 metroko desnibel positiboa 2 ordu, 28 minutu eta 12 segundotan igota. Aurreko errekorra Fernanda Macielek lortu zuen, 2020an, eskalada 2 ordu, 40 minutu eta 14 segundoan egin zuenean.
Goizean goizetik baldintzak ez ziren onak, izotz dezente zegoen eta ezin izan zituen korrika egiteko kranpoiak erabili. Nahi baino denbora gehiago behar izan zuen harkaitzen gunea zeharkatzeko (bi aldiz galdu egin zen) eta amore emateko zorian izan zen. Gainera, tontorra atzean utzi zuen eta itzuli beharra izan zuen. Azkenean, hala eta guztiz ere, bere helburua lortu zuen, baina hobetu dezakeela uste du, baldintza hobeagoekin itzulita eta ibilbidea hobetu aztertuta.
0 Comments