Imanol Egidazuk errekorra jarri du 18 urtez azpiko dekatloian

2022.06.21 | Atletismoa, EHKM, Errekorrak, Errrekor berria, Gizonak

Pasa den igandeko lehiaketan 7.355 puntu bilduta, iazko uztailaren 25ean berak lortu zuen marka (6.551) hautsi zuen

Argazkia: rfea.es

Imanol Egidazu de Diego eibartarrak 18 urtez azpiko Euskal Herriko errekorra hautsi zuen dekatloiko proban, pasa den asteburuan Xerezen lehiaturiko Estatu mailako txapelketan.

Eibarko Kirol Klub taldeko kirolariak urrezko domina eskuratu zuen igandean, ekainak 19, guztira 7.355 puntu lortuta, bigarren sailkatuari 700 puntu baino gehiagoko aldea aterata.

Puntuazio horrekin aurretik berea zuen Euskal Herri mailako marka hautsi zuen, iazko uztailaren 25ean lortu zuena Huelvan, 6.551 puntu pilatuta.

Proba konbinatua osatzen duten 10 probetatik, Egidazuk bost irabazi zituen (pisua, 400 metroak, 110 metro hesidunak, pertika eta xabalina), bere emaitzak honakoak izan zirelarik: 11.18 100 m-tan, 6.30 m luzeran, 14.65 m pisuan, 1.85 m altueran, 49.94 m 400 m-tan, 14.10 m hesietan, 40.29 m diskoan, 4.25 m pertikan, 53.09 m xabalinan eta 4: 41.11 m 1500ean.

2005ean jaioa, oraindik 16 urte dituen atletak, 1.84 metroko altuera eta 70 kiloko pisua dauka. Bere gurasoak kirolariak dira, aita atletismoan aritzen da eta ama eskubaloian, eta Imanol betidanik izan du kirolarekiko grina. 8 urterekin atletismoari ekin zion eta 10ekin jada astero bi egun entrenatzen eta eskolarteko lehiaketetan parte hartzen hasi zen.

Dema ezberdinetan emaitza onak eskuratzen zituenez, proba konbinatuetarako urratsa eman zuen, eta dagoeneko Euskal Herri mailako markarik onenak bereak dira dagokion kategorian.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!