Argazkia: Basque Team
IƱigo Llopis seigarren izan da Manchester Hirian jokatzen ari diren Igeriketa Egokituko Munduko Txapelketako S8 klaseko tximeleta-estiloko 100 metroko proban.Ā Donostiarrak ezin izan zuen dominarik lortu asteazken honetan jokaturiko proban baina 1.05:75eko markarekin tximeleta-estiloko 100 metroko Euskal Herriko errekor berria ezarri du, bidenabar Estatu mailako markarik onena ere dena.
Proba lehiatua izan zen, eta irabazlea ez zen erabaki azken unera arte. Llopis saiatu zen dominen lehian sartzen, baina ezin izan zuen helburua lortu. Euskal igerilaria zazpigarren izan zen hasiera baten, baina epaileek deskalifikatu egin zuten Michalentzakis greziarra, eta, ondorioz, IƱigo Llopisek seigarren postua bereganatu zuen.Ā Azkenean, Alberto Amodeo (1:02.94) italiarra izan zen txapelduna, Hongliang Wu (1:03.23) txinatarra bigarren eta Noah Jaffe (1:04.77) estatubatuarra hirugarren.
Errekor honen aurretik, IƱigo Llopisek urrezko domina irabazi zuen bizkar-estiloko 100 metroko proban, S8 klasean. Lasterketa ikusgarria egin eta aurretik zituen aurkariak gaindituta garaipena eskuratu zuen, 1:05.32ko denbora eginda.
Gipuzkoarrak lehia ikusgarria izan zuen Kota Kubota japoniarrarekin. Lehen 50 metroen ondoren, japoniarrak segundo bat eta 21 ehuneneko ateratzen zizkion Llopisi, baina gipuzkoarrak bigarren zati ikaragarria egin zuen, epikaz beteta, eta metal preziatuena zintzilikatu zuen. Bigarren Kota Kubota japoniarra izan zen, 1:06.40ko denbora eginda, eta hirugarren, Sam Downie britainiarra, 1:08.36ko denborarekin. Garaipen honi esker, Basque Teameko igerilariak 2024. urtean Parisen egingo diren Joko Paralinpikoetan egoteko txartela lortu zuen.
0 Comments