Iraia Mendia lasterketaren errekorrera gerturatu da aurtengo Josetxo Imaz Memorialean

2022.09.28 | EHKM, Emakumeak, Errekorrak

34 minutu eta 33 segundoko denbora eginda, iazko irabazlearen denbora hiru minututik gora hobetu du -Maite Arraiza -37:12- eta errekorretik gertu geratu da lazkaotarra (Thias Gente, 33:03)

Argazkia: Txindoki A.T.

 

Txindoki atletismo taldeak Ordizia, Lazkao eta Beasaingo Udalen laguntzarekin XXII. Josetxo Imaz Memoriala antolatu zuen pasa den igandean, irailaren 25ean, goizez. Lazkaoko Hirigoien kaletik atera zen lasterketa goizeko 11:00etan ohiko ibilbidea egiteko, Ordizia eta Beasaindik pasatuz, eta helmuga ere Lazkaoko Hirigoien kalean izan zen, 10 kilometroko ibilbidea osatu ondoren.

Eskualdean oso maitatua den probaren XXII. edizioa izan zen honakoa, 300 pertsona inguruk parte hartu zutelarik, horietatik ia erdiak goierritarrak. Iraia Mendia lazkaotarrak bigarren urtez parte hartu zuen, eta podiumaren goren mailara igo zen. Gizonezkoetan, azken metroetan erabaki zen, Ander Sagarzazu izan zelarik irabazlea.

Iazko edizioan, hirugarren postua lortu zuen Txindoki taldeko lazkaotar gazteak, 40 minutuen bueltan behar izan zuelarik lasterketako 10 kilometroak osatzeko. Lehen aldia zuen lasterketa horretan. Aurten, iaz lortu zuen denbora birrindu egin du Mendiak, bost minututik gora hobetu baitu, 34 minutu eta 33 segundoko denbora eginda; iazko irabazlearen denbora ere, hiru minututik gora hobetu du —Maite Arraiza 00:37:12—. Emakumezkoen artean, Thias Gentek duen errekorrera (33:03) gerturatu zen gainera.

Denboraldi bikaina egin du atleta gazteak, emaitza bikainak lortu dituelarik: ekainaren 11n, La Nucian (Alacant) lortutakoa; Gipuzkoako errekor berri bat ezarri zuelako, 3.000 metro oztopoak lasterketan, 10:26:29ko denboran osatuta. Marka horrengatik, Gipuzkoako atletismoaren galan urrezko ezkurra jaso zuen, duela egun gutxi.

Gizonezkoen artean berriz, Ander Sagarzazu donostiarra izan zen irabazlea. Emozioa izan zen nagusi, azken metroetan erabaki baitzen lasterketa. Irteeratik, lasterketa buruan joan ziren lehen hiru sailkatuak baina azken metroetan, Sagarzazuk aurrea hartu zuen.

SAILKAPENA

Emakumezkoak

1 IRAIA MENDIA ARRIETA  00:34:33  LAZKAO

2 ESTIBALIZ GUIJARRO PUENTE  00:40:53  DONOSTIA

3 LOURDES COLOMO ARTOLA  00:41:00  ZIZURKIL

4 IRATI ZUBIZARRETA ARMENDARIZ  00:41:49  BEASAIN

5 ANA CRUZ OIARZABAL  00:42:21  DONOSTIA

Gizonezkoak

1 ANDER SAGARZAZU SANCHEZ  00:30:57  DONOSTIA

2 UNAI IBARRA GALLARDO  00:31:04  ARRASATE

3 AITOR MIMENZA CASTILLO  00:31:17  AZPEITIA

4 JAVI MENTA MARTINEZ  00:31:25  ANDOAIN

5 ALEXANDER OIARBIDE ORMAZABAL  00:32:19  ORDIZIA

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!