Argazkia: BAT
Irungo maratoi erdiko Lomeña Fachadas lasterketa igande honetan lehiatu zen, 400 lagun inguruk emana zutelarik izena distantzia luzean (21,097 kilometro) eta beste hainbestek proba laburrean (10K).
Bidasoa Atletiko Taldeak antolatuta, irteera goizeko 10:00etan izan zen Colon pasealekuan kokaturiko gunetik, helmuga, San Juan plazan, Irungo udaletxe aurrean zegoelarik. Ibilbidea hamar kilometroko lehen itzuli bat (10K lasterketako helmuga) eta 11,097 kilometroko bigarren itzuli batek osatzen zuten, maratoi erdiko distantzia osatuz.
Azkenean, Unai Arroyok (1:07:59) eta Sandra Martinezek (127:13) irabazi zuten probaren bosgarren edizioa. Arroyok gainera, orainarte Chakib Lachgarrek zuen lasterketako errekorra (1:09:13) ondu zuen.
Tolosako fondistak, egungo Gipuzkoako kros txapelduna, sasoi bikainean dagoela erakutsi zuen eta hasi eta buka menderatu zuen aurretik bi aldiz irabazia zuen lasterketa, nahiz eta, hori bai, distantzia laburrean (10K) izan garaipen horiek. Helmugan, Jose Antonio Gomez de Arriba (1:10:38) herriko korrikalariari ia hiru minutuko aldea atera zion, hirugarren Jokin Muñoz izan zelarik (1:12:31).
Emakumezkoen lehian esan bezala, Sandra Martinez gasteiztarra (1:27:13) nagusitu zen, Maria Sanroman donostiarra (1:30:13) eta Irungo Monica Telletxearen (1:35:23) aurretik.
Hamar kilometroko lasterketan, berriz, Ion Garraus irundarrak eraman zuen gizonen kategoriako garaipena zakura. Emakumeetan, berriz, Ane Taibo bizkaitarrak egin zuen denborarik onena.
SAILKAPENA
Gizonezkoak
1 UNAI ARROYO CABEZA TOLOSA 1:07:59
2 JOSE ANTONIO GOMEZ DE ARRIBA IRUN 1:10:38
3 JOKIN MUÑOZ OLAZABAL SORALUZE 1:12:31
4 JUAN ALBERTO CARRASCAL MORALES EL VILLAR 1:13:06
5 BORJA ESTOMBA NIETO IRUN 1:14:26
6 JON ELKANO ERRIONDO IRUN 1:14:41
Emakumezkoak
1 SANDRA MARTINEZ SIERRA GASTEIZ 1:27:13
2 MARIA SANROMAN IGLESIAS DONOSTIA 1:30:13
3 MONICA TELLECHEA PRIETO IRUN 1:35:23
4 ANA CRUZ OYARZABAL PASAIA 1:36:34
5 EDURNE IRURETA ORERETA 1:37:24
6 MARINA ZAYAS CASTRO IRUN 1:39:13
10 kilometroko lasterketa, emakumeen lehen postuak
- Ane Taibo (Zallo) 39.20
- Amagoia Iribar (Aia) 41.02
- Lide Azkue (Markina-Xemein) 41.30
10 kilometroko lasterketa, gizonen lehen postuak
- Ion Garraus (Irun) 33.05
- Asier Landart (Irun) 38.17
- Jon Lorenzo (Lizarra) 33.33
0 Comments