Itsaso Madariagak 200 metroetako errekorra ondu du, 18 urtez azpikoen mailan

2023.02.2 | Atletismoa, EHKM, Emakumeak, Errekorrak, Errrekor berria

Gipuzkoarrak 24.89ko erregistroa egin zuen pista estaliko Euskadiko Kluben Kopan, hartara orainarte Ane Petrirenaren eskuetan zegoen errekorra (25.03, 2014) ondu zuelarik

Argazkia: gafatletismo.eu

 

Pasa den larunbat arratsaldean, urtarrilak 28, Anoetako Belodromoan lehiatu zen Euskadiko Kluben Kopa pista estalian, non guztira zortzi talde aritu ziren nor baino nor gehiago, emakumezkoen zein gizonezkoen kategorian.

Egindako marka guztien artean, Real Sociedad klubeko Itsaso Madariaga Huegunek lorturikoa nabarmendu daiteke, zeinak Euskal Herriko errekor berria ezarri zuen 200 metroetan, 18 urtez azpikoen mailan.

Madariagak lasterketa irabazi zuen 24.89ko erregistroarekin, hartara orainarte Ane Petrirenaren eskuetan zegoen errekorra (25.03, 2014) ondu zuelarik.

2007. urteko urtarrilaren 24an jaiotako atletak 100 metroko errekorra eta 300 metro hesidunetakoa ere bereak ditu, 16 urtez azpiko kategorian, iaz lorturikoak. Hortaz aparte, pentatloian zein hexatloian Euskal Herriko errekorduna da Madariaga.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!