Itsaso Madariagak errekorra egin du 18 urtez azpiko kategoriako heptatloian

2023.05.17 | Atletismoa, EHKM, Emakumeak, Errekorrak, Errrekor berria

16 urte besterik ez dituen donostiarrak 5245 puntu batu zituen zazpi probetan, hartara Nora Tobarrek 2017ko ekainaren 25ean ezarritako 4701 puntuko aurreko errekorra birrindu zuelarik

Argazkia: fvaeaf.org

 

Joan den asteburuan, Valladoliden, Proba Konbinatuetako 23 urtez azpiko, 20 urtez azpiko, 18 urtez azpiko, 16 urtez azpiko zein maila absolutoko Estatu mailako Txapelketa egin zen, non Itsaso Madariaga donostiarrak (2007-01-24) bere bilakaera disdiratsuarekin jarraitu zuen.

Guztira 9 aurkariren aurka aritu zen Madariaga eta hala ere larunbatean lehiaturiko 7 probak irabazi zituen, 4tan marka pertsonala eginez eta, 5245 punturekin, 2017ko ekainaren 25etik Nora Tobarrek zuen 18 urtez azpiko Euskal Herriko errekorra apurtuz (4701 puntu) .

Realeko atletak Nora Tobarrek orduko hartan egindako marka guztiak hobetzea lortu zuen gainera:

ITSASO MADARIAGA, Valladolid 23/05/13: 5245 puntu

Ehun metro hesidunak 14.07  968 puntu

Altuera  1.66   806 puntu

Pisua  11.64   637 puntu

200 metroak  24.98   889 puntu

Luzera  5.33   651 puntu

Xabalina  34.15   555 puntu

800 metroak  2:26.37   739 puntu

NORA TOBAR, Getafe 17/6/25: 4701 puntu

Ehun metro hesidunak  15.42

Altuera  1.63

Pisua  11.48

200 metroak  27.24

Luzera  5.30

Xabalina  33.57

800 metroak  2:34:55

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!