Iturbe eta Murgoitiok, Arrasate-Udalatx mendi lasterketako errekorrak ondu dituzte

2022.04.12 | EHKM, Emakumeak, Errekorrak, Gizonak, Mendi lasterketak

Aurretik Oihana Azkorbebeitiak eta Asier Larruzeak zituzten markak hautsi dituzte

Argazkia: Arrasate Udalatx Mendi Lasterketa

 

Pasa den igandean, apirilak 10, Arrasate-Udalatx mendi lasterketaren seigarren edizioa jokatu zen non Onditz Iturbe eta Gontzal Murgoitio nagusitu ziren. Are gehiago, aurretik Oihana Azkorbebeitiak eta Asier Larruzeak zuten errekorra ondu zuten.

Gizonezkoen lehian, Gontzal Murgoitio elorrioarra izan zen azkarrena, orain arte Asier Larruzeak zuen  errekorra –1.47.37– ondu zuelarik, 1.47.22ko denbora eginda. Lasterketaren buruan izan zen hasieratik, bost laguneko taldetxoan joan zelarik Udalaitzeraino baina igoeran erritmoa gogortu eta aurrera egin zuen bakarrik. Azkenean, bera izan zen helmugaratzen aurrena, lehengo errekorra hamabost segundoan apurtu zuelarik. Asier Larruzea gueñestarra sailkatu zen bigarren (1.50.13), eta Aritz Kortabarria arrasatearra hirugarren (1.54.37).

Emakumezkoetan Onditz Iturbek ez zuen areriorik izan. Hasieratik jarri zen lasterketaren buruan, eta atzean utzi zituen Oihana Azkorbebeitia eta Malen Osa. Gainera, Azkorbebeitiaren errekorra –2.11.06– ondu zuen 2.07.32ko denbora eginda. Emakumezkoen podiuma Oihana Azkorbebeitia abadiñarrak –2.11.17– eta Malen Osa oñatiarrak –2.13.31– osatu zuten.

SAILKAPENAK

Emakumezkoak

1 ITURBE ARGINZONIZ  ONDITZ      02:07:32  IGORRE

2 AZKORBEBEITIA URIZAR  OIHANA   02:11:17    ABADIÑO

3 OSA ANSA  MALEN     02:13:31   OÑATI

4 URRUTIA YURREBASO  AINARA   02:13:36  ARETXABALETA

5 URIBARRI MARTINEZ AINARA    02:18:55   OÑATI 

Gizonezkoak

1 MURGOITIO ESPARZA  GONTZAL   01:47:22      ELORRIO

2 LARRUZEA FERNANDEZ  ASIER   01:50:13          GUEÑES

3 KORTABARRIA RAJADO  ARITZ     01:54:37   ARRASATE

4 LETE BIAIN  XABIER     01:54:52   OÑATI

5 DIAZ ORTEGA  DIEGO   01:55:39   ALBACETE

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!