Jesus Mari Alegria eta Inma Pereiro garaile Mendira Joan Etorriak proban

2023.10.10 | EHKM, Errekorrak, Markak, Mendi lasterketak

Lasterketaren errekorrak Juan Mari Garinen (42:50, 2001) eta Maria Ordoñezen (51:20, 2022) eskuetan jarraitzen dute

Argazkia: sakana.eus

 

Etxarri Aranazko Udaberri elkarteak antolatutako Mendira Joan Etorriak lasterketaren 48. edizioa lehiatu zen pasa den igandean, izan ere, aspaldiko apustuetan oinarritutako lasterketa bere horretan mantentzen da. Etxarri Aranazko plazatik abiatuta, Urbasa Andiako Bargan gora egin eta Hartzabalera heltzea da erronka, Maiatza jartzen den tokira. Han buelta hartu, eta Etxarriko plazara iritsi behar dira korrikalariak (10 km, 572 m desnibel +).

Goizeko 11:00etan eman zitzaion hasiera probari, bero ikaragarria tarteko, non guztira 96 korrikalarik parte hartu zuten (76 gizon eta 20 emakume) eta horrek erakusten du  proba beteranoaren errotze herrikoia, 1976an bi lagunen apustu gisa sortu zena.

Aurten gainera, Mendira Joan Etorriak txapeldun berriak izan zituen, Arronizko Jesus Mari Alegria (45:32), eta Castañedon (Kantabria) bizi den Inma Pereiro bizkaitarra (1:01:36).

Alegria hasieratik jarri zen lasterketaren buruan eta lehena izan zen Hartzabalera igotzen, Urbasako gainaldean, Mikel Beunza oso gertu zuela. Azkenean, 45: 32an gelditu zuen kronometroa, bigarren sailkaturiko Ander Amezketa murietarrarekiko 80 segundoko errentarekin. Iñigo Lasarte lekunberriarrak osatu zuen podiuma (47:07). Hala ere, Alegria 2001. urtean Juan Mari Garinek ezarritako errekorretik (42:50) nahiko urrun geratu zen.

Emakumezkoetan azken bi urteetako txapeldun Maria Ordoñezen falta izugarri nabaritu zen Etxarri Aranatzen, Ordoñezek azken bi urteetan Joan Etorriko errekorra apurtu baitzuen, marka berria ezarriz (51:28). Aurten garaile izandako Pereirok Ordoñezek baino 10 minutu gehiago behar izan zituen proba osatzeko, atera kontuak. Bere atzetik, Marina Zabala gazte lakuntzarra sartu zen (1:0151), 15 segundora eta hirugarren  Eneritz Karasatorre sailkatu zen (1:03:58), lehen etxarriarra.

Aurreko edizioetan bezala, Nafarroako Mendi Lasterketen Zirkuiturako puntuagarria zen Udaberrik antolatutako proba.  Sari ematea plazan izan zen. Irabazleek txapelak jaso zituzten, eta gainontzekoentzako ere sariak eta oroigarriak izan ziren.

Gizonezkoak

  1. Jesus Mari Alegria 45:32
  2. Ander Amezketa 46:52
  3. Iñigo Lasarte 47:07
  4. Mikel Beunza 47:39
  5. Aritz Munarriz 49:18
  6. Javier Magaña 49:33
  7. Ekhi Congil 49:46
  8. Juan Larrea 50:33
  9. Sergio Serrano 51:16
  10. Jon Vegas 51:41

Emakumezkoak

  1. Inma Pereiro 1.01:36
  2. Marina Zabala 1.01:51
  3. Eneritz Karasatorre 1.03:58
  4. Maider Azpilikueta 1.06:32
  5. Ines Aguado 1.06:52
  6. Saioa Araña 1.08:51
  7. June Ramos 1.09:42
  8. Alba Mendazona 1.10:00
  9. Erkuden San Martin 1.11:44
  10. Nerea Martinez 1.13:26

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!