Argazkia: Atletico San Sebastian Atletismo
60 urte beteko ditu datorren ekainaren 25ean Arzubialdek, baina sasoi betean dago eta pasa den asteburuan Burjassoten (Valentzia) lehiaturiko 100 kilometro errutako proban Estatu mailako txapelketa irabazi zuen bere kategorian (+55 urte). Gainera, 7:34: 29ko denborarekin errekor berria ezarri zuen.
Gizonezkoen proba orokorrean, non 33 atleta sailkatu ziren eta 10ek bertan behera utzi zuten lasterketa, Antonio Jesus Aguilar nagusitu zen (6:27:38) eta Jon Arzubialde bederatzigarren izan zen, 4: 32.7/km orduko batez besteko erritmoan korrika eginez. Emakumezkoen proban berriz, 7 emakume sailkatu ziren, 1 deskalifikatua izan zen eta batek utzi egin zuen. Mireia Sosak irabazi zuen 7:52:21ko denborarekin.
SAILKAPEN OROKORRA
1 Antonio Jesus Aguilar Conejo Guadalhorce-Alora 6:27:38
2 Manel Deli Andujar Avinent Manresa 6:36:39
3 Francisco Mariano Martinez Morales C Rajaos Runners 6:49:19
9 Jon Arzubialde Elizegi At. San Sebastian 7:34:29
+55 KATEGORIAKO SAILKAPENA
1 Jon Arzubialde Elizegi At. San Sebastian 7:34:29
2 Nicolas De Las Heras Monforte Atletica Avilesina 8:09:17
3 Ricardo Gutierrez Perez Racing Valladolid 9:28:47
4 Jose Gabriel Perez Peña Correcaminos 10:14:04
5 Jose Manuel Garcia Lopez INDEPENDIENTE AB
6 David Ferrandez Cañadell CA Vic 4 NP
Pasa den azaroan jokaturiko Donostiako Zurich Maratoiak Gipuzkoako maratoi txapelketa ere erabaki zuen, non Arzubialde azpitxapeldun geratu zen. Orduko hartan, Endika Donnay Otegui Bergarako atleta izan zen lehena, 2:28: 59ko kronoarekin, eta ondoren Jon Arzubialde Elizegi (2:34:11) eta Guillermo Vahl Pedrosa (2:37:08), sailkatu ziren hurrenez hurren. Emakumezkoetan Nerea Egia nagusitu zen 2:56: 24rekin, ondoren Eva Esnaola 3:31: 49rekin eta Alazne Mujika 3:32: 15ekin.
0 Comments