Joseba Diazek errekorra hautsi du Udaberriko Lasterketan

2023.03.14 | EHKM, Errekorrak, Errrekor berria, Lasterketak

Xeye taldeko korrikalari azkoitiarrak 30:28 minutuan osatu zuen zirkuitua, 2009an Kamel Ziani lasterkariak egindako denbora (30:42)  hobetu zuelarik

Argazkia: ehu.eus

 

Pasa den igandean, martxoaren 12an, lehiatu zen XIX. Udaberriko Lasterketa, Donostiarrak Kirol Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatua.

Lasterketa UPV/EHUren Gipuzkoako Campusetik abiatu zen goizeko 10:00etan, Donostiako erdigunea zeharkatu zuen jarraian Sagueseraino, eta hiriko Alde Zaharretik, Kontxa pasealekutik eta Ondarretatik itzuli zen, abiapuntura itzuli arte.

Azkenean, irabazleak Joseba Diaz eta Oihana Kortazar izan ziren. Diazek 30:28 minutuan osatu zuen zirkuitua eta Oihana Kortazar (lasterketako 1. dortsala) 35:41ean helmugaratu zen.

Joseba Diaz Xeye taldeko korrikalariak orain arteko errekorra hautsi zuen gainera, izan ere, 2009an Kamel Ziani lasterkariak egindako denbora (30:42)  hobetu zuen azkoitiarrak. Gizonezkoen sailkapen nagusiko lehen hiru postuak, Jose Antonio Gomez de Arribak (31:47) eta Jon Presak (32:01) osatu zituzten.

Emakumezkoen lehian berriz, Oihana Kortazar nagusitu zen 35:45ko denborarekin, bere atzetik Izaskun Beunza (36:06) eta Maria Velazquez (37:21) helmugaratu zirelarik. Emakumezkoen errekorra ordea, Iratxe Aranbururen eskuetan jarraitzen du (2004, 35′ 32″).

Aurten gainera, 10 kilometroko Gipuzkoako Txapelketa ere jokatu zuten proba berean eta horren ondorioz,  modalitate horretako Gipuzkoako txapeldun izendatu zituzten Joseba Diaz zein Nerea Egia.

Honakoan ere UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko Lasterketa solidarioa izan zen. Edizio honetan, hauspotu zuten proiektu solidarioa Wanawake Mujer izan da, Afrikan lan egiten duen elkartea, berdintasunaren sustapenean eta emakumeenganako indarkeria mota guztien prebentzioan oinarritzen dena, bereziki mutilazio genitalaren, haurren ezkontzaren eta salerosketaren arloan. Dortsala Ana Perez fundatzaileak jaso zuen.

SAILKAPENA

Emakumezkoak

1 KORTAZAR ARANZETA, OIHANA  35:45

2 BEUNZA AZACETA, IZASKUN  36:06

3 VELAZQUEZ LOPEZ, MARIA  37:21

4 EGIA  LARRINAGA, NEREA  37:25

5 PEREIRO GONZALEZ, INMA  38:37

Gizonezkoak

1 DIAZ LOPEZ, JOSEBA  30:28

2 GOMEZ DE ARRIBA JOSE ANTONIO  31:47

3 PRESA HERRANZ, JON  32:01

4 BELDARRAIN  SEGUROLA, IÑIGO  32:07

5 LANDART ECHEVERRIA, ASIER  32:49

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!