Joseba Iraolak Urbasako Igoerako errekorra hautsi du

2022.10.10 | EHKM, Errekorrak, Errrekor berria, Gizonak, Motorra

Euskal selekzioko pilotuak joan zen urtean Urbasako Igoerako egungo ibilbideko errekor berria ezarri zuen (3:01.528 minutu) eta aurten lau segundotan apurtu du bere errekorra (2:57.862), bigarren txandan egindako lan ikaragarriari esker

Argazkia: @iraolamotorsport

 

Sakana Motorsportek Sakanako motor festa handia antolatu zuen iragan larunbatean Olaztin, Urbasako Igoerak data borobila betetzen baitzuen aurten, 40 urte, milaka motorzale bildu zirelarik proba bertatik bertara ikusteko asmoz, sekulako giroan.

1969an Real Automovil Club Vasco Navarroren eskutik lehiatzen hasi zen Urbasako Igoera proba erakargarria da, inondik inora. 100 autoren muga edo aforoa izanda tokia berehala bete zen, gutxienez hogei auto geratu zirelarik parte hartu ezinik. Irteera hartu zuten 100 pilotuetatik 89 pilotuk lortu zuten proba amaitzea, bost pilotuk bertan behera utzi zuten saiakera eta gainontzeko seiek ez zuten irteera hartu.

Ibilbideak 5,93 km eta 285 metroko desnibela du, eta Olaztitik Urbasako portua igo arte luzatzen da. Lehen zatia oso azkarra da, eta bigarren zatia, aldiz, teknikoagoa da, bihurgunez jositakoa. Guztira 39 bihurgune dira.

Aurtengo proban, Jaizkibel eskuderiako Joseba Iraola Lanzagorta pilotu bizkaitarrak (NP01)  iazko garaipena errepikatu zuen. Galdakaoko pilotuak hegan egin zuen eta 2 minutu eta 57 segundotan igo zuen Urbasako portua, bere errekorra lau segundotan apurtuz.

Ikuskizuna ordubatetan hasi zen, lehen entrenamenduarekin, eta ondoren bi txandak jokatu ziren, Iraolak bere nagusitasuna erakutsi zuelarik hiru saioetan.

Euskal selekzioko pilotuak joan zen urtean Urbasako Igoerako egungo ibilbideko errekor berria ezarri zuen (3:01.528 minutu) eta aurten lau segundotan apurtu zuen bere errekorra, bigarren txandan egindako lan ikaragarriari esker. Errekor berria ezarri zuen: 2:57.862. Olaztitik Urbasara bi minutu eta 57 segundotan, harrigarria. Galdakaoko pilotuaren nagusitasuna ikaragarria izan zen: 22 segundo atera zizkion Ignauto Motorsport taldeko Arkaitz Ordoki Gamezi (3:19.020, Norma NAC M20FC) eta 24 segundo Jaizkibeleko Aitor Manso Garmendiari (BRC B49).

SAILKAPENA

1. Joseba Iraola (Jaizkibel) 2:57.862

2. Arkaitz Ordoki (Ignauto Motorsport) 3:19.020

3. Aitor Manso (Jaizkibel) 3:21.471

4. Iker Palacios (Sakana Motorsport) 3:29.153

5. Luis Miguel Alonso (Moncayo) 3:29:159

6. Iñaki Jauregi (Lagun Artea) 3:30.152

7. Arnaud Dardans (Lagun Artea) 3:30.886

8. Daniel Jimenez (Ignauto Motorsport)3:33.099

9. Bruno Scherer (Lagun Artea) 3:36.396

10. Joseba Beola (Malerreka) 3:37.909

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!