Argazkia: triatlonpalmaces.com
Iragan larunbatean Palmaces de Jadraqueko (Espainia) triatloiaren 28. edizioa lehiatu zen, non guztira 195 parte hartzaile izan ziren. Gizonezkoetan, Julen Lopetegi azpeitiarra izan zen garailea eta emakumezkoetan aldiz, Maialen Azpiazu herrikidea bigarren sailkatu zen.
Parte hartzaileek 1.800 metro igerian, 60 kilometro bizikletan eta beste 12 korrika egin behar zituzten triatloian. 29 graduko tenperaturak lagundu zuen arren, haizearen kontra borrokatu behar izan zuten, bizikleta proban gehienbat.
Hala ere, Julen Lopetegik garaipena eskuratu zuen proba guztiak hiru ordu azpitik amaituta, 2:34:42 hain zuzen ere. Bizikletan 20. kilometrotik aurrera nagusitu zen Lopetegi, modalitate honetako errekorra ezarriz (1:18:41). Korrika ere nagusitu zen azpeitiarra, eta ia lau minutuko aldearekin iritsi zen helmugara.
SAILKAPENA
1 Julen LOPETEGI GARCIA 2:34:42
2 Miguel Angel FIDALGO ROSSELLO 2:37:20
3 Aimar MURUA POZA 2:39:29
4 Daniel MUGICA CORRALES 2:44:09
5 Ramon EJEDA MEDINA 2:46:20
6 Nicolas DOMINGUEZ GARCIA 2:46:31
7 Alberto PARRILLA PONCE 2:47:03
8 Javier CARDONA RECIO 2:48:20
9 Luis Carlos DE LA CASA CAMUÑAS 2:48:54
10 Miguel FERNANDEZ GARCIA 2:49:17
0 Comments