Argazkia: pamplonaatletico.com
Pasa den asteazkenean, Bartzelonako Miting Internacional d’Atletisme txapelketa ospatu zen Serrahima estadioan, Federació Catalana d’Atletismek antolatuta, bertan, 16 euskal atletek parte hartu zutelarik, emaitza bikainak lortuz.
Horien artean, June Kintana Larrazaren lana komeni da azpimarratzea, izan ere, 58.08ko markarekin, disko jaurtiketako Euskal Herriko errekor absoluto berria ezarri zuen. Berea zen ere aurretik zegoen errekorra, 57.83koa, 2022ko uztailaren 7an lorturikoa Corrales de Buelnan.
1995. urteko apirilaren 12an jaiotako nafarrak bere hirugarren saiakeran erdietsi zuen aipaturiko marka. Aurretik, lehenengo jaurtiketan 53.18 egin zuen eta bigarrenean 55.38. Laugarrena baliogabea izan zen, bosgarrenean 54.39 egin zuen eta seigarrenean 54.16.
SAILKAPENA
- June KINTANA 1995/04/12 58.08
- Salla SIPPONEN 1995/04/13 54.23
- Babette VANDEPUT 1998/01/24 53.56
- Barbora TICHÁ 1999/09/16 52.78
- Sabina ASENJO 1986/08/03 49.47
- Daniela FERNÁNDEZ 2005/11/15 48.81
- Eva CUENCA 2001/02/09 46.75
- Zaynab Nouali EL HARRAKNOUALI 2003/03/15 43.12
0 Comments