Argazkia: baskonia.com
Errekorren denboraldia izan da honakoa Baskoniarentzat, izan ere, bi txapelketetako liga erregularretan hainbat errekor lortuta, intentsitate handiko denboraldia itxi du talde gasteiztarrak.
Errekorrei dagokionez, Ligako historiako denboraldi erregular batean sartutako hirukoen markarik onena ezarri dute (419). Gainera, aurretik klubak erregistratutako markarik onenak gainditu ziren, esaterako, 33 asistentzia eman ziren Euroleagueko partida batean, 120 puntuak gainditu ziren Europako txapelketako norgehiagoka batean eta 19 hiruko erdietsi ziren Euroleagueko lehia bakar batean.
Banakako atalean, Cazoo Baskoniako hiru jokalarik gainditu zituzten orain arteko markarik onenak. Darius Thompsonek 16an jarri zuen Europako txapelketako partida batean banatutako asistentzien muga. Erreskadan 15 jaurtiketa libre sartu zituen Daulton Hommesek, Macijauskasen zenbakiak gaindituz. Eta Markus Howardek 9 hiruko sartu zituen Europako txapelketako partida batean.
Oraingoan azpimarratu beharreko marka honakoa: denboraldi honetan, Endesa Ligako 10 partidetan eta Euroleagueko 5etan iritsi dira 100 puntuetara Joan Peñarroyaren gizonak. Horietatik hamar, Ligan izan dira:
Cazoo Baskonia 103 – 89 Unicaja
Cazoo Baskonia 107 – 103 Betis
Cazoo Baskonia 102 – 73 UCAM Murtzia
Cazoo Baskonia 102 – 88 Carplus Fuenlabrada
Cazoo Baskonia 105 – 81 Coviran Granada
Cazoo Baskonia 100-78 Surne Bilbao Basket
Cazoo Baskonia 107 – 92 Baxi Manresa
Cazoo Baskonia 110 – 94 Monbus Obradoiro
Carplus Fuenlabrada 93 – 112 Cazoo Baskonia
Cazoo Baskonia 101 – 97 Kanaria Handia
Euroleagueko bost lehiatan ere iritsi da zenbaki hauetara Cazoo Baskonia, guztiak Buesa Arenan:
Cazoo Baskonia 103 – 96 Partizan
Cazoo Baskonia 116 – 87 Maccabi
Cazoo Baskonia 114 – 111 Anadolu Efes
Cazoo Baskonia 114 – 75 Valentzia Basket
Cazoo Baskonia 120 – 100 LDLC Asvel
0 Comments