Klubeko errekor berria ezarri du Cazoo Baskoniak

2023.06.12 | EHKM, Errekorrak, Errrekor berria, Saskibaloia

15 neurketetan 100 puntura iritsi ondoren, Ligako 10 partidetan eta Euroleagueko 5etan, marka berria ezarri dute Joan Peñarroyaren gizonek

Argazkia: baskonia.com

 

Errekorren denboraldia izan da honakoa Baskoniarentzat, izan ere, bi txapelketetako liga erregularretan hainbat errekor lortuta, intentsitate handiko denboraldia itxi du talde gasteiztarrak.

Errekorrei dagokionez, Ligako historiako denboraldi erregular batean sartutako hirukoen markarik onena ezarri dute (419). Gainera, aurretik klubak erregistratutako markarik onenak gainditu ziren, esaterako, 33 asistentzia eman ziren Euroleagueko partida batean, 120 puntuak gainditu ziren Europako txapelketako norgehiagoka batean eta 19 hiruko erdietsi ziren Euroleagueko lehia bakar batean.

Banakako atalean, Cazoo Baskoniako hiru jokalarik gainditu zituzten orain arteko markarik onenak. Darius Thompsonek 16an jarri zuen Europako txapelketako partida batean banatutako asistentzien muga. Erreskadan 15 jaurtiketa libre sartu zituen Daulton Hommesek, Macijauskasen zenbakiak gaindituz. Eta Markus Howardek 9 hiruko sartu zituen Europako txapelketako partida batean.

Oraingoan azpimarratu beharreko marka honakoa: denboraldi honetan, Endesa Ligako 10 partidetan eta Euroleagueko 5etan iritsi dira 100 puntuetara Joan Peñarroyaren gizonak. Horietatik hamar, Ligan izan dira:

Cazoo Baskonia 103 – 89 Unicaja

Cazoo Baskonia 107 – 103 Betis

Cazoo Baskonia 102 – 73 UCAM Murtzia

Cazoo Baskonia 102 – 88 Carplus Fuenlabrada

Cazoo Baskonia 105 – 81 Coviran Granada

Cazoo Baskonia 100-78 Surne Bilbao Basket

Cazoo Baskonia 107 – 92 Baxi Manresa

Cazoo Baskonia 110 – 94 Monbus Obradoiro

Carplus Fuenlabrada 93 – 112 Cazoo Baskonia

Cazoo Baskonia 101 – 97 Kanaria Handia

Euroleagueko bost lehiatan ere iritsi da zenbaki hauetara Cazoo Baskonia, guztiak Buesa Arenan:

Cazoo Baskonia 103 – 96 Partizan

Cazoo Baskonia 116 – 87 Maccabi

Cazoo Baskonia 114 – 111 Anadolu Efes

Cazoo Baskonia 114 – 75 Valentzia Basket

Cazoo Baskonia 120 – 100 LDLC Asvel

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!