Argazkia: Zerain Segura mendi lasterketa
Seigarren edizioa beteko du aurten Aizkorpeko lasterketak, non guztira, 230 bat korrikalari espero dituzte. Ohi bezala, bi ibilbide izango dira aukeran: luzea, 25 kilometroko luzera eta 1.700 metroko desnibel positiboarekin (15:30); eta motza, 14,5 kilometroko luzera eta 880 metroko desnibel positiboarekin (16:00).
Bi lasterketak “edozeinek” egiteko modukoak direla azaldu dute antolakuntzatik, izan ere, ez dira ibilbide teknikoegiak, korrika egitekoak baizik. Ibilbide luzean Iñaki Olano altzotarrak eta Ainhoa Sanz urretxuarrak ezarri zuten errekorra 2019an —2:06:20 eta 2:23:01, hurrenez hurren—. Ibilbide motzean, aldiz, ordura artekoa 14 segundoan hobetuta, 1:08:13an ezarri zuen errekor berria iaz Jokin Tolosa anoetarrak. Emakumezkoetan berriz, 2018tik ez dute gainditu Maria Zorroza gasteiztarraren denbora (1:17:30).
Goierri Trail Koparako puntuagarria da larunbateko proba. Aurten bederatzi lasterketez osatuko da kopa; gehientsuenak eginda seigarrena da Zerain eta Segurakoa.
0 Comments