Maider Redinek errekorra jarri du tximeleta estiloko 100 metroko proban

2022.05.30 | Atletismoa, EHKM, Emakumeak, Errekorrak, Errrekor berria

Maiatzaren 28an, Euskal Selekzioarekin aritu zen Mare Nostrum nazioarteko zirkuituan eta Euskal Herriko errekor berria ezarri zuen tximeleta estiloko 100 metroko proban, igerileku luzean, 1:00.79ko denborarekin, 31 ehunenekotan ondu zuelarik bere aurreko marka

Argazkia: easo_igeriketa

 

Maider Redin Pagaldaik zortzi urte daramatza igerian (lehen biak bizkar estiloan, eta azken seiak tximeleta estiloan) eta azken garaiotan marka guztiak apurtzen aritu da tximeleta estiloan: 50 metrokoan, 27,38 egin zuen 25 metroko igerilekuan; eta 27,56, 50 metrokoan; 100 metrokoan, berriz, 59,80 egin zuen igerileku laburrean, eta 1.01,10, luzean.

Asteburu honetan, maiatzak 28 eta 29, igeriketako Euskal Selekzioak Canet-en-Rousillonen (Frantzia) parte hartu du Mare Nostrum nazioarteko zirkuituan. Euskal selekzioko 11 kirolarik egin zuten igeri lehiaketa horretan, munduko igeriketan maila altuena duen zirkuituan.

Horien artean Redin bera zegoen, zeinak pasa den maiatzaren 28an Euskal Herriko errekor berria ezarri zuen tximeleta estiloko 100 metroko proban,  igerileku luzean, 1:00.79ko denborarekin, bere seriean hemeretzigarren sailkatu zelarik.

34e Meeting International de Canet-en-Roussillon

SAILKAPENA

  1. HANSSON Louise 1996 SWE HELSINGBORG +0.71 57.28, 908 puntu
  2. WATTEL Marie 1997 FRA CN MARSEILLE +0.73 58.39, 857 puntu
  3. MACNEIL Margaret 2000 CAN CANADA +0.67 58.76, 841 puntu
  4. REDIN PAGALDAI Maider 2000 EH EUSKAL SELEKZIOA — 1:00.79, 760 puntu

Denbora honekin, 31 ehunenekotan ondu zuen gipuzkoarrak bere aurreko marka (1.01.10), 2020ko abenduaren 5ean lorturikoa, Castellonen.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!