Majida Maayouf atletak errekor berria ezarri du Uliako krosean

2023.02.6 | EHKM, Emakumeak, Errekorrak, Errrekor berria, Lasterketak

Maayoufek ederki sufritu behar izan zuen garaipena eskuratzeko, baina 31:38ko denborarekin lasterketako marka berria ezarri zuen

Argazkia: 10kgimnasticaulia.com

 

Pasa den igandean lehiatu zen Uliako Krosaren 92. edizioa, Gimnastica de Ulia klubak antolatzen duen lasterketa entzutetsua, non Majida Maayouf eta Illias Fifa nagusitu ziren.

Emakumezkoen lehian, aspalditik Euskal Herrian bizi den Majida Maayoufek –Marokoko maratoiko txapeldunak– ez zuen hutsik egin eta lasterketa irabazi ez ezik, marka berria ezarri zuen (31:38). Hala ere, egun Assic markaren babesa daukan atletak –duela gutxira arte, Atletismo Santutxu klubean aritu izan da– ederki sufritu behar izan zuen garaipena eskuratzeko. Hainbesteko esfortzua egin zuen garaipena eskuratzeko, helmugaratu bezain laster osasun-langileen laguntza behar izan zuela errekuperatzeko.

Bigarren sailkaturiko Paula Herrero Aguirre apenas 6 segundora helmugaratu zen eta aurreko astean Espainiako txapeldun izendatu zen Joselin Break osatu zuen podiuma, 32:33 denborarekin. Lehen hirurak lasterketako errekorraren azpitik helmugaratu ziren.

Gizonezkoetan ere jatorri marokoarra daukan Illias Fifa gailendu zen, 28:30 minutuko denborarekin. Helmuga kilometro erdira zeukala erasotu zuen Fifak, Aferdi eta Javi Guerra atzean utziz, eta 2018an Carlos Mayok ezarritako marka ontzeko zorian egon zen (28:15). Bigarren Aferdi izan zen (0:28:36) eta hirugarren Javi Guerra (0:28:39). Laugarren helmugaratu zen iaz hemen irabazi zuen Nassim Hassaous.

SAILKAPENA

Emakumezkoak

1 MAJIDA MAAYAOUF  ASSIC  0:31:38

2 PAULA HERRERO AGUIRRE  VICKI FOODS  0:31:44

3 JOSELIN D. BREA ABREU  ADA CALVIA  0:32:33

4 ALICIA BERZOSA MARTIN  RU.PINTO PAMP  0:33:05

5 IRENE PELAYO GONZALEZ  PIELAGOS  0:33:28

6 ANGELA VICIOSA VILLA  AT.ISAAC VICIO  0:33:41

Gizonezkoak

1 ILIAS FIFA  INDEPENDIENTEA  0:28:30

2 ADDERRAMANE AFERDI  ATLETISMO NOVES  0:28:36

3 JAVIER GUERRA POLO  INDEPENDIENTEA  0:28:39

4 NASSIM HASSAUS  C.A.BIKILA  0:28:59

5 YANYA AQUINA  N.A.NERJA  0:29:03

6 ADDENASSER OUKHELFEN  BIKILA  0:29:05

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!