Malen Ruiz de Azuak bere marka berdintzea lortu du pista estalian

2023.01.17 | Atletismoa, EHKM, Emakumeak, Markak

Jauzilari arrasatearrak 4’43 metroko langa gainditzea lortu zuen eta marka horrekin Bordeleko Star Perche txapelketa irabazi zuen

Argazkia: runnersworld.com

 

Malen Ruiz de Azua Larrinaga (Arrasate, 1985) sasoiko dago eta asteburuan lehiaturiko Bordeleko Star Perche txapelketako onena izan zen. Jauzilari arrasatearrak 4’43 metroko langa gainditzea lortu zuen Bordeleko (estatu frantziarreko) topaketan, Jonathan Perez entrenatzailea ondoan zuela.

2021eko estatu mailako lehiaketa absolutuko irabazleak denboraldiko pista estaliko bere marka pertsonala (4’43 metro) berdindu zuen beraz eta gorako bidean doala berretsi zuen, duela bi aste  Anoetan 4’35 metroko marka egin baitzuen.

Aterpean orain arte egin duen saltorik onena berdindu ostean, orain Basque Teameko kirolariak  Istanbulgo Europako Txapelketan parte hartzeko, 4,70 metrotik gora egin beharko du salto. Hortaz, hurrengo asteetan hobetzen segitu beharko du hitzordu ospetsu horretan sartu ahal izateko.

SAILKAPENA

1 Malen Ruiz de Azua 4,43 m

2 Margot Chevrier 4,43 m.

3 Ninon Chapelle 4,43 m.

4 Elina Giallurachis 4,33 m.

5 Alix Dehaynain 4,33 m.

6 Marie-Julie Bonnin 4,23 m.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!