Argazkia: RFEA
Joan den asteburuan, ostiral arratsaldetik igande goizera bitartean, Pista Estaliko LIX. Estatu mailako Txapelketa Absolutua lehiatu zen Gallurren (Madril), non 400 metroko proban, Markel Fernandez Sotok (2003ko otsailaren 6a) bi aste lehenago, Antequeran, Ibai Serranok kendu zion Euskal Herriko errekorra berreskuratu zuen.
Kontutan hartu behar da, joan den utarrilaren 21-22ko asteburuan Valentzian jokatu ziren 23 urtez azpiko Mediterraneoko txapelketetan, 400 metroko probako finalerdietan izan zirela Markel Fernandez eta Ibai Serrano euskal atletak, zeinak finalerako sailkatu ziren, 47.88 eta 47.87ko markekin, hurrenez hurren. Arratsaldean lehiatu zen finala eta bertan Markel Fernandezek urrezko domina irabazi zuen, 46.99ko denborarekin, Euskal Herri mailako errekor absoluto berria ezarri zuelarik.
Baina handik gutxira, Pista Estaliko 23 urtez azpiko Estatu mailako XXXVIII. Txapelketako 400 metroetako finalean topatu ziren biak berriro, Antequeran, eta honakoan ordea, Ibai Serrano nagusitu zen sekulako erregistroa lortuta (46.96), errekor absolutu berria ezarriz pista estalian.
Errekorren dantza honekin amaitzeko, pasa den larunbatean, hilak 18, jokaturiko txapelketa absolutoko finalerdietan lorturiko markarekin (46.87), Markel Fernandezek berriro eskuratu zuen berriki galduriko 400 metroko errekordun absolutoaren izaera.
SAILKAPENA
1 Iñaki Cañal Playas de Castellón 46.30
2 Markel Fernandez Alcampo Scorpio 71 46.87
3 Javier Sanchez Trops-Cuevas de Nerja 48.32
4 Adrian Parra CA Fent Cami 49.75
0 Comments