Markel Fernandezek errekor absolutoa hautsi du 400 metroko proban

2023.06.12 | Atletismoa, EHKM, Errekorrak, Errrekor berria

Nadia Castelok Faduran entrenatutako esprinterrak, 45.97ko marka itzela ezarri zuen Huelvan

Argazkia: RFEA

 

Pasa den asteartean, ekainak 6, Huelvan lehiatu zen XVII Meeting Iberoamericano txapelketa, non 20 urteko Markel Fernandez Sotok (Sopela, 2003), Euskal Herriko beste errekor absoluto bat ezarri zuen (eta bidenabar 23 urtez azpikoa), hain kutuna duen 400 metroko proban, 45.97ko denbora eginda.

Alcampo Scorpio 71 taldeko atletak 400 metroetako B seriea irabazi zuen 45.97rekin, Euskal Herriko errekorra ezarriz, horrela, Nadia Castelok Faduran entrenatutako esprinterrak badituelarik distantziaren euskal gainmarkak, bai pista estalian, bai aire zabalean.

SAILKAPENA

1 Markel FERNANDEZ  45.97

2 Omar ELKHATIB  46.12

3 Hunter WOODHALL  46.52

4 Bernat ERTA  47.32

5 Jochem DOBBER  47.37

6 Ramsey ANGELA  47.38

7 Darwin Andres ECHEVERRY  47.42

8 Kaio VINICIUS  47.90

Markel Fernandezek duela hilabete lortu zuen jadanik errekor berria ezartzea 400 metroetan, 46,19ko marka ezarri zuelarik Zaragozan. Orduko hartan, iazko uztailaren 17an berak egindako 46.21ko aurreko errekorra bi ehunenetan hobetu zuen.

20 urterekin, bere bilakaerak aurrera jarraitzen du. Aurreko denboraldia Euskal Herriko errekor batekin itxi zuen esan bezala, 46.21 markarekin, eta horrek Caliko 20 urtez azpiko Munduko Txapelketara joateko balio izan zion. Iazko uztailaren 17an egin zuen Markelek 46.21ko denbora, aurretik Juan Jose Pradoren eskuetan zegoen errekorra hautsiz. Pradok (1956), 1985. urteko uztailaren 13an lortu zuen errekorra Fuenlabradan, 46.55ko denborarekin

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!