Argazkia: egursport.com
Martins Licis atleta letoniarrak, ‘Munduko Gizonik Indartsuena’ txapelketaren irabazlea, harri jasotze erakustaldia egin zuen Abadiñoko probalekuan , pasa den otsailaren 5ean.
Abadiñoko probalekuak harri-jasotze erakustaldi berezia hartu zuen igande honetan, Licis Euskal Herriko beste 10 harri jasotzailerekin batera (Urdax Magunazelaia, Paulo Azpiazu, Imanol Royo, Udane Ostolaza, Gari Garmendia, Patricia Martin, Xabier Gusta, Galarraga, Izagirre eta Alex Merlo) aritu baitzen indar erakustaldia egiten.
Martins Licis mundu osoko indar-kirolei buruzko erreportajeak egiten dabil han-hemenka eta Euskal Herriko indar kirolak ere ezagutzera eman nahi zituen, hartara Ogikiñe eta Ostolaza harri-jasotze eskolekin elkarlanean, Abadiñoko ekitaldian aritu zelarik. Licisek honako titulu hauek ditu irabazita: urrezko domina (2019) eta zilarrezkoa (2022) World Strongest Man izeneko proban, eta urrezko domina (2022), zilarrezkoa (2019) eta brontzezkoa (2020) Arnold Strongman Classic proban.
Ekitaldia 12:00etan hasi zen eta hiru zati izan zituen. Aurrena, Magunazelaiak eta Licisek erakustaldiak egin zituzten harri astunekin. Ondoren, bestelako harrien erakustaldiak egon ziren eta azkenik, ikuskizuna erronka ireki batekin itxi zen.
Goiz berezia izan da zen protagonistentzat. Urdax Magunazelaiak bere markarik onena egin zuen 255 kiloko harria birritan jasota, eta Martins Licisek 252 kiloko harria altxatu zuen, besteak beste, eta bere helburua bete zuen, altxaldi ofiziala izan ez arren.
0 Comments