Mikel Bildosolak munduko errekor bat eta europako bi errekor ezarri ditu

2023.06.9 | EHKM, Errekor mundialak, Errekorrak, Errrekor berria, Igeriketa

50 libreko munduko errekorra (40-44 urte) gainditu zuen, 23”14'-ko markarekin eta bere mailako 100 libreko Europako errekorra hautsi zuen birritan, 4x100 libreko erreleboko lehen postan (52”16') eta banakako proban (51”70')

Argazkia: Swim Camp Getxo

 

Pasa den asteburuan, hilaren 3an eta 4an, Kataluniako Master Txapelketan munduko errekor bat eta Europako beste bi ezarri zituen Mikel Bildosola igerilari getxoztarrak. Lehiaketa Bartzelonako Club Esportiu Mediterrani-ko 50 metroko igerilekuan izan zen, eta bertan aritu ziren Swim Camp Getxo taldeko Edorta de Miguel, Beñat Elorriaga eta Markel Brouard kirolariak ere. Laukoteak, gainera, Estatu mailako bi errekor gainditu zituen errelebotan, orotara getxoztarrek 6 errekor berri ezarri zituztelarik beraz.

Mikel Bildosolak irabazi zuen Txapelketako igerilari onenaren saria, 50 libreko munduko errekorra (40-44 urte) gainditu ondoren, 23”14′-ko markarekin. Gainera, bere mailako 100 libreko Europako errekorra hautsi zuen birritan, 4×100 libreko erreleboko lehen postan 52”16′-ko denborarekin eta banakako proban 51”70′ eginda.

Horrekin batera, Edorta de Miguelek Estau mailako errekor berria ezarri zuen, 45-49 urte artekoa, 50 bizkarreko proban, 28″06′-ko denbora eginda.

Hori gutxi balitz, taldeak 4×50 libreko eta 4×100 libreko erreleboetan Estatu mailako errekor berriak ezarri zituen, biak 160-199 kategorian, Mikel Bildosola, Edorta de Miguel, Beñat Elorriaga eta Markel Brouardek osatutako laukotearekin.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!