Murgoitio eta Sampedrok ezarri dituzte aurreneko markak Aldapegora lasterketan

2023.09.26 | EHKM, Errekorrak, Markak, Mendi lasterketak

Sampedro 03:12:42ko denborarekin helmugaratu zen, atzetik Nerea Iturriaga eta Ainhoa Zelaia sailkatu zirelarik. Murgoitiok berriz, 02:21:39ko marka ezarri zuen, Asier Azkaratek egin zuen bigarren eta Hodei Lujanbio izan zen hirugarren

Argazkia: aldapegora.com

 

Erdella Mendizale Taldeak antolatzen duen Aldapegora mendi lasterketaren lehenengo edizioa lehiatu zen pasa den larunbatean Elorrio inguruan. Herriko gazte batzuek Erdellari egindako proposamen batean du sorburua lasterketa berriak. Mendi taldekoak antolatzeko prest agertu ziren, beti ere gazteak eurak antolakuntzan inplikatzen baziren. Harrezkero batzuk eta besteak burubelarri lanean aritu dira prestaketa lanetan.

Lasterketa 09:30ean hasi zen, Elorrioko plazan. 26 kilometroko ibilbidean  —1.700 metroko desnibel positiboa— Elorrio inguruko tontor esanguratsuenak igaro zituzten. Memaia (675 metro) izan zen igaro zuten lehen mendia, bosgarren kilometroan. Hiru kilometro geroago Besaideko monumento ondotik igaro eta Udalaitzerako bidea hartu zuten. Puntu hau da ibilbideari zailtasun maila ematen diona eta baita edozein zaletuk lasterketa honetan parte hartu nahi izatearen arrazoia, bere xarma berezia dela eta.

Mendi hura gainditu eta Kanpazarrera jaitsi ziren jarraian. Intxorta izan zen hurrengo tontorra (743 metro); handik Aldapera jeitsi, San Juan ermitaren ondotik, Zenita auzotik igaro eta plazan kokatuta zegoen helmugara ailegatu ziren korrikalariak.

Azkenean, Gontzal Murgoitio eta Garazi Sampedro izan ziren garaileak. Emakumezkoen lehian, Sampedro 03:12:42ko denborarekin helmugaratu zen, atzetik Nerea Iturriaga eta Ainhoa Zelaia sailkatu zirelarik. Gizonezkoetan, Murgoitiok 02:21:39ko marka ezarri zuen, Asier Azkaratek egin zuen bigarren eta Hodei Lujanbio izan zen hirugarren sailkatua.

Aldapegora Bizkaiko Mendi Federazioko trail ligaren barruan dago. Liga 25 lasterketek osatzen dute eta Elorriokoa eguteko hamahirugarrena da. Egutegi honen barruan daude Anboto Kilometro Bertikala —urriak 7— eta Aramotz Mendi Lasterketa —urriak 8— ere.

SAILKAPENA

Gizonezkoak

1 MURGOITIO ESPARZA, Gontzal    2:21:39  

2 AZKARATE, Asier   2:30:26

3 LUJANBIO APEZETXEA, Hodei   2:41:31

4 KAREAGA, Oier   2:42:33

5 SALABERRIA AGUIRRE, Oier    2:45:35

6 AZKARATE MORENO, Andoni   2:54:16

7 GALINDEZ AIZKORRETA, Arkaitz   2:54:28

8 URIONABARRENETXEA, Iñaki   2:57:41

9 ATUTXA MARZANA, Unai   3:00:50

10 UNZUETA IBABE, Ekain   3:02:4

Emakumezkoak

1 SAMPEDRO ARANDO, Garazi   3:12:42  

2 ITURRIAGA, Nerea   3:14:42

3 ZELAIA AGIRREZABAL, Ainhoa    3:34:38

4 SANZ ELDUAIEN, Izaskun   3:35:07

5 ESKISABEL AMESTI, Amaia   3:40:43

6 ARTIACH ARRIOLABENGOA, Maialen   3:41:14

7 OLAZABAL URZURIAGA, Leire   3:44:17

8 LENDINEZ, Ainhoa   3:45:48

9 BASTERRETXEA, Lur   3:50:48

10 SOTO, Naiara   3:54:16

FITXA TEKNIKOA

Kokapena:Elorrio (Bizkaia)

Mota: TRAIL RUNNING

Data: 2023/09/23 09:30

Distantzia: 26000 m

Desnibela +: 1700 m+

Gehieneko altuera: 1120 m

Gutxieneko altitudea: 180 m

Hornidurak: 4

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!