Argazkiak: otamotz.eus
Pasa den asteburuan, Tolosan, Euskadiko Igeriketa Txapelketa ospatu zen eta bertan Nahia Garridok, 15 urte besterik ez dituela, bizkar estiloko 200 metroko proban Euskal Herriko errekorra ezarri zuen maila absolutoan, 25 metroko igerilekuan.
2:08.78ko erregistroarekin, 2009ko apirilaren 18an Ane Sasetak eskuratu zuen aurreko Euskal Herriko marka absolutoa hautsi zuen (2:09.66.).
Lehenengo 50 metroetan 29.94ko denbora egin zuen Garridok, handik 100 metrotararte ailegatzeko 31.83 segundo baliatu zituen, 100tik 150ra 32.84 eta 150tik 200era 34.17.
Bidenabar, bere adinekoen, 15 urtekoen mailako errekorra ere hautsi zuen egindako denbora horrekin, 2019ko martxoaren 9an, Keltse Santistebanek Santurtzin lorturiko denbora (2:15.35) suntsituz.
Probaren sailkapena
- GARRIDO MALVAR Nahia 07 Tolosaldea Usabal Igeri Kirol Taldea 2:08.78
- ALBA MARTÍNEZ DE ANTOÑANA 04 C.N. Judizmendi 2:17.71
- GOMEZ ESPINOSA Andrea 02 Amaya C.D. 2:18.12
- LIZARZABURU URANGA M. 05 C.N. Izarraitz 2:19.78
- ANTOÑANZAS FERNANDEZ L. 03 Amaya C.D. 2:20.09
- ZAPATERIA GOIENA Eva 04 Amaya C.D. 2:21.29
- CONDE SANZ-PORTELL S. 07 Galdakao I.T. 2:22.10
- ETXEBERRIA ARANO Uxue 04 C.N. Izarraitz 2:22.46
- MATEO SICILIA Laia 06 C.N. Judizmendi 2:22.83
- MADINA GARATE Ane 05 Aloña Mendi K.E. 2:25.54 95
Hau da Urretxuarraren lehenengo Euskal Herriko errekorra maila absolutuan, baina bestelako markak ere eginak ditu gaztetxoen mailetan, hala nola:
15 urtekoen mailan (25 metroko igerilekua)
100 tximeleta 1:03.30 2022/02/05 Bergara
100 bizkar 1:01.09 2022/02/20 Tolosa
14 urtekoen mailan (25 metroko igerilekua)
100 bizkar 1:01.08 2021/11/28 Mallorka
200 bizkar 2:10.42 2021/11/27 Mallorka
400 estiloak 4:59.42 2021/11/26 Mallorka
15 urtekoen mailan (50 metroko igerilekua)
100 bizkar 1:03.24 2022/02/12 Mallorka
200 bizkar 2:15.13 2022/02/11 Mallorka
14 urtekoen mailan (50 metroko igerilekua)
100 bizkar 1:03.63 2021/10/16 Belgrado
200 bizkar 2:18.03 2021/07/22 Sabadell
Nahia Garrido Malvar (Urretxu, 2007) 10 urte zituela murgildu zen lehenbizikoz igeriketa munduan. Haurra zela, Zumarragako igeriketa ikastaroetan izena ematera animatu zuen amak. Ikastaro horiei esker, kirol honetan iaioa zela ikusi zuen, eta Legazpiko igeriketa taldean sartzea erabaki zuen, egun Tolosaldea IKT taldean modu profesionalean lehiatzen delarik.
Bere modalitatea bizkar-estiloa da, baina tximeleta-eran igeri egiten ere nahiko trebea da. Hala ere, denetik egitea tokatu izan zaio txapelketetan, esaterako errelebo-lasterketan ere aritu delarik.
0 Comments