Argazkia: RFEN
Israelen jokatzen ari da egunotan Munduko Junior Txapelketa, eta bertan arrakasta berri bat eskuratu zuen pasa den asteazkenean Nahia Garrido euskal igerilariak, izan ere, urretxuarra bosgarren izan zen bizkar estiloko 200 metroko proban, 2.12,50ko denbora eginez, bide batez Euskal Herriko errekor absolutua ezarriz 50 metroko igerilekuan.
200 metro bizkar estiloan, bere proba esanguratsuena da, parte hartzaileen arteko zortzigarren marka onena baitzuen. Tolosaldea IKTko igerilariak goizean parte hartu zuen sailkapen probetan, bere lasterketako denbora onena eginez. Guztira bost sailkapen proba egin ziren, eta Garridok parte hartzaile guztien artean bosgarren denbora onena egin zuen, beste igerilari batekin berdinduta. Arratsaldean izan zuen finala, eta berriro ere bosgarren postu onena lortu zuen, denbora pixka bat murriztuz.
2 minutu, 12 segundo eta 50 ehunen behar izan zituen proba osatzeko (Grant australiarrak lortutako brontzetik 26 ehunenera geratu zen), ondorioz bere marka onena egin eta Euskal Herriko marka absolutua hobetu duelarik. Hasierako 50 metroak osatzeko 31.50ko denbora behar izan zuen, 100 metrotara ailegatzeko 33.92, 150ra 33.84 eta 150tik 200 metrotararteko azken zatia egiteko 33.24.
SAILKAPENA
1 Teagan O’DELL USA 2:08.09
2 Jojo RAMEY USA 2:10.18 +02.09
3 Bella GRANT AUS 2:11.24 +03.15
4 Sum Yuet Cindy CHEUNG HKG 2:12.32 +04.23
5 Nahia GARRIDO MALVAR EH 2:12.50 +04.41
6 Delia LLOYD CAN 2:12.84 +04.75
7 Xinyi WANG CHN 2:13.59 +05.50
8 Xeniya IGNATOVA KAZ 2:14.66 +06.57
9 Kristine NORBY DEN 2:15.35 +07.26
0 Comments