Argazkia: RFEN
Nahia Garrido igerilari urretxuarrak urrezko domina bat eta zilarrezko bi lortu ditu Sabadell-en (Herrialde Katalanak) jokatu den igerileku motzeko Espainiako txapelketa absolutuan.
Zilarrezkoei dagokionez, 100 metroko probakoa ostiral arratsaldean lortu zuen. Gainera, bere adinekoen zein absolutoen Euskal Herriko errekorra hautsi zuen: 59 segundo eta 35 ehuneko.
Larunbatean, berriz, 50 metroko proban lortu zuen zilarrezko domina. Larunbateko proban ere bere adinekoen Euskal Herriko errekorra hautsi zuen: 28 segundo eta lau ehuneko.
Urrezko domina berriz, igande arratsaldean erdietsi zuen, bizkar igeriketako 200 metroko proban. Gainera, bere adineko zein maila absolutoko Euskal Herriko errekorrak hautsi zituen, 2:07:96ko denborarekin.
Tolosaldea IKTko igerilariak erakustaldia eman zuen txapelketako azken jardunaldian, bigarren izan zen Paula González valentziarrari bi segundo aterata, Marta Beesman hirugarren postuan sailkatu zelarik.
SAILKAPENA
- GARRIDO MALVAR Nahia 07 Tolosaldea Usabal Igeri Kirol Taldea 2:07.96 803 puntu
- GONZALEZ MIRALLES Paula 04 C.N. Delfin 2:10.24 761
- BEESMANS BARQUERO Marta 03 C.D. Gredos San Diego 2:10.73 753
- DE BORDONS GARCIA Paloma 96 C.D.N. Inacua Malaga 2:11.25 744
- PRADELL CARRASCO Mireia 95 C.N. Barcelona 2:11.30 743
- MARTINEZ MORENO Paula 04 C.D. Gredos San Diego 2:12.06 730
- FERRER MARTINEZ Àneu 03 C.E. Mediterrani 2:12.19 728
- CERNADAS GONZALEZ Ana 04 C. Fluvial de Lugo 2:12.37 725
- PEREZ BLANCO Jimena 97 C.N. Barcelona 2:13.58 705
- PERA VILLALAIN Irene 07 Getxo Igeriketa Bolue K.E. 2:13.91 700
0 Comments