Nahia Zudairek Europako errekorra egin du 50 metroko bular estiloan

2023.12.1 | EHKM, Emakumeak, Errekor mundialak, Errekorrak, Errrekor berria, Igeriketa

Euskal igerilaria bigarren geratu zen finalean 44.07ko denbora eginda eta marka horrekin SB7 kategoriako Europako errekor berria ezarri zuen

Argazkia: C.P.E

 

Rotterdam Qualification Meet 2023 txapelketa lehiatzen ari da egunotan, azaroaren 30etik abenduaren 3ra, Rotterdamgo Igeriketa Zentroan (Herbehereak), non 2024ko Parisko Jokoetarako txartela zigilatzeko gutxieneko marka baten bila dabiltza nazioarteko igerilari paralinpiko onenak.

Ostegun arratsaldean jokatu zen emakumezkoen 50 metroko bular estiloko proba eta bertan Nahia Zudaire igerilariak bigarren postua lortu zuen 44.07ko denborarekin, bidenabar marka horrekin europako errekor berria ezarri zuelarik.

SAILKAPENA

  1. Elena Krawzow Berliner Schwimmteam SB12 34.20 +0,62 628 970 11,1
  2. Nahia Zudaire Borrezo FEDDF  SB7 44.07 
  3. Anastasiya Dmytriv FEDDF  SB8 36.82 +0,74 503 822 8,7
  4. Lisa Kruger TeamNL PARA – De Dolfijn  SB9 34.86 +0,74 593 815 9,7
  5. Marian Polo Lopez Club Natació Barcelona SB13 37.83 +0,61 464 730 3,3
  6. Tatiana Lebrun Belgian Paralympic Committee SB9 36.26 +0,71 527 724 6,7
  7. Mira Jeanne Maack Berliner Schwimmteam SB7 47.29 +0,54 237 716
  8. Nuria Marques Soto FEDDF SB8 40.89 +0,83 367 600

Baita ere, 200 m. libre proban aritu zen zubietarra, non bosgarren postuan sailkatu zen. Oraindik asteburua du aurretik Buruntzaldea IKTko igerilariak eta marka eta domina gehiago eskura ditzake. Larunbatean, 200 m. lau estilo probari egingo dio aurre eta igandean, berriz, 400 m. libre saioari. Txapelketa Pariseko Joko Paralinpikoetako gutxieneko markak eskuratzeko baliagarria da eta horregatik, hitzordu garrantzitsua da honakoa Zudairerentzat.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!