Oihana Azkorbebeitia eta Robert Loic nagusitu dira Sara Korrika Trail mendi lasterketan

2023.04.3 | EHKM, Errekorrak, Markak, Mendi lasterketak

2016an ezarritako errekorrak indarrean mantentzen dira ordea: Oihana Kortazar (2:18:37) eta Oier Ariznabarreta (1:51:21)

Argazkia: Sara Korrika

 

Sara Korrika elkarteak antolatuta, iragan martxoaren 26an Sara Korrika Trail lasterketaren hamaseigarren edizioa lehiatu zen.

680 kirolari parte hartu zuten aurten, eta horietatik 567 mendi-lasterkari sailkatu ziren, horien artean 101 emakume. Sara Korrika Trailen, 22 kilometroko mendi-lasterketan, La Rhune mendia igotzen dute korrikalariek, 1.595 metroko desnibel positiboarekin. Iaz 557 izan ziren. 10 erretiratu izan ziren.

Orotan bizkorrena, Robert Loic izan zen (1.52.28). Hamar minutu baino gehiagoko aldea atera zion bigarren izan zen Damien Saint Martini (2.03.11), hirugarren Paul Mathou izan zelarik (2.03.38). Irabazlea Oier Ariznabarretaren errekorretik gertu (1:51:21, 2016) geratu zen, hainbat edizio irabazi zituena, iazkoa barne (1:54:05) eta igandean ez zegoena.

Emakumezkoen lehian Oihana Azkorbebeitia Urizar nagusitu zen (2h 25.51), bigarren Sarah Dinclaux (2.33.03) eta hirugarren Larraitz Etxebeste Lizaso (2.38.32) izan zirelarik, hurrenez hurren. Azkorbebeitia, Oihana Kortazarren errekorretik urruti izan zen (2:18:37, 2016). Iazko edizioan aldiz, Maite Maiora izan zen irabazlea, 2:19:39ko denborarekin.

Bezperan, larunbatean, lehen aldiz egin zen Kilometro Bertikala, 4,5 kilometro luze eta 800 metroko desnibel positiboa zuena, izugarri bortitza. Gizonetan, hemen ere Robert Loic gailendu zen eta bigarren Mikel Beunza Iraizoz izan zen. Emakumeetan Maria Ordoñez izan zen bizkorrena eta Rebeca Mariño bigarren sailkatu zen.

SAILKAPENA

Emakumezkoak

1 OIHANA AZKORBEBEITIA 2:25:51

2 SARAH DINCLAUX 2:33:03

3 LARRAITZ ETXEBESTE 2:38:32

4 ELISE LABASTIE 2:44:46

5 CECILE ERROTABEHERE 2:45:02

6 JULIETTE DAGUINOS 2:49:18

7 KATTIN IRIBERRI 2:54:10

8 SONIA BERHONDE 2:55:04

9 LAURA BARDET 2:56:56

10 CECILE SERCA 2:57:24

Gizonezkoak

1 ROBERT LOIC 1:52:38

2 DAMIEN SAN MARTIN 2:03:11

3 PAUL MATHOU 2:03:38

4 JOKIN ARRETXEA :2:03:55

5 JULIEN JORRO 2:06:39

6 ADRIEN ASTIE 2:08:53

7 IMANOL KAÑAMARES 2:09:39

8 GUILLAUME LEVOY 2:11:01

9 JONATHAN JULES 2:12:06

10 CHRISTOPHE BASSONS 2:13:50

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!