Argazkia: @oihanakortazararanzeta
Camille eXtreme mendi lasterketa, Izaban hasi eta amaitzen den proba, berriro lehiatu zen pasa den igandean, ekainak 19, pandemiaren ondorioz izandako bi urteko etenaldiaren ondoren, 16. edizio zirraragarri honetan, Xabier Zarranz eta Oihana Kortazar nagusitu zirelarik.
Oihana Kortazarrek gainera, bere bigarren garaipena lortzeaz aparte, 2015etik berak zuen errekorra (5:35:36) 5 minutu eta 38 segundotan hobetu zuen, 3:29:58ko denboran helmugaratuta.
Gainera, txapeldunaren sariari Irene Sarrionandia izena eman berri zaionez (edizio guztiak amaitu dituen 73 urteko korrikalariaren omenez), elgetarrak bere garaikurra oparitu zion lasterkari beteranoari.
SAILKAPENA
- Oihana Kortazar (Burumendi) 3:29:58
- Oihana Azkorbebeitia (Merrell) 3:49:27
- Ainara Alcuaz (Hiru Herri) 3:59:20
- Amaia Razkin (Amurrio Trail) 4:10:40
- Garay Zarraga (Zortzietakoak) 4:11:17
- Izaskun Sanz Elduayen 4:12:17
- Etxebeste Lizaso (Aldin KKE) 4:14:04
- Laura Sanz (Hiru Herri) 4:27:30
Lasterketaren fitxa teknikoa
Data: 2022ko Ekainak 19
Ordua: 08:00
Irteera eta helmuga: Izabako frontoia
Distantzia: 31,600 km.
Kontrol puntuak : 8
Anoa puntuak: 7
Metatutako desnivela: 4.066 m.
Desnibel positiboa: 2.044 m.
Gehiengo altuera: 2.047 m. Ezkaurre
Gutxieneko altuera : 820 m. Izaba
0 Comments