Oihana Kortazarrek marka berria ezarri du Teide mendatera igo eta jaisten

2023.01.31 | EHKM, Emakumeak, Errekorrak, Errrekor berria, Mendi lasterketak

Ia 20 minutuan ondu du Ragna Debats herbeheretarraren aurreko marka, 6 ordu, 41 minutu eta 18 segundoko denbora eginda

Argazkia: SALOMON

 

Gipuzkoarrak 6 ordu, 41 minutu eta 18 segundoko denbora baliatu zuen Teidera (Tenerife) igoera zein jeitsiera burutzeko, Ragna Debats herbeheretarraren (2018ko mendi lasterketetako munduko txapelduna, 2019ko Maratoi des Sableseko irabazlea edo azken Transgrankanariako garailea) aurreko marka baino hogei bat minutu azkarrago, ibilbidea 7 ordu baino gutxiagoan egin duen lehen emakumea izan delarik.

Proban zehar 54 kilometroko ibilbidea bete behar izan zuen, El Socorro hondartzatik (Los Realejos) abiatuta, eta Tenerifeko sumendiak neurtzen dituen 3.718 metroetara igo eta handik jaisteko.

4:17:13ko denborarekin iritsi zen Teideko gailurrera, eta, atsedenaldi labur baten ondoren, jaitsierari ekin zion 38 urteko korrikalari gipuzkoarrak. Jaitsiera gorabeheratsu samarra izan zen, orkatila birritan bihurritu baitzuen elgetarrak eta proba bertan behera utzi behar izatearen arriskua ere egon zen. Hala ere, bere onena eman eta azkenean 2:24:05ko denboran lortu zuen irteera gunera itzultzea eta helmuga zeharkatzea, asko sufritu ostean. Guztira 3.928 metroko desnibel positiboa gainditu zuen.

Sekulako marka egin du beraz Kortazarrek, kontuan hartuta garaiera, klima hotza eta hezea eta orkatiletako mina gainditu behar izan zituela.

Horrenbestez, Ragna Debatsek 2021ean (7:01:49), Emelie Forsbergek 2017an (7:06:06:) eta Teresa Nimesek 2014an (8:25:38) ezarritako errekorrak gainditu zituen elgetarrak. Erronka joan den abenduan osatu zuen, baina bere taldeak, Salomonek, ez du orain arte argitaratu.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!