Ondarroako banderako errekorra hautsi du Oriok

2022.08.15 | Arrauna, EHKM, Errekorrak, Errrekor berria

Patxi Francesen neskek denboraldiko bederatzigarren bandera irabazteaz gain, Ondarroako estropada eremuko errekor berria ezarri zuten 10:38.61eko denborarekin, lehendik Oriok berak zuen 10,48ko denbora jaitsiz

Argazkiak: euskolabelliga.com

 

Pasa den larunbatean IV. Ondarroako Bandera – Cikautxo Sari Nagusia lehiatu zen, non Orio nagusitu zen bere lidergoa berretsiz Euskotren Ligan, bidenabar estropadako errekorra hautsi zuelarik.

Hasiera parekatua eman zioten estropadari Euskotren Ligako ontziek eta segundo baten gora behera ibili ziren aurretik lehen luzean Orio eta Arraun Lagunak. Hasierako metroetan Arraun Lagunak aurretik joan zen arren, ziabogan Orio izan zen azkarrena (5:21). Segundo batera sartu zen Arraun Lagunak eta jarraian Donostiarra (hiru segundora) eta Tolosaldea (sei segundora).

Ziabogan hasi zen Orio zuloa zabaltzen, izan ere maniobra bukatzerako bi segundo ateratzen zizkion Arraun Lagunaki. Hortik aurrera distantzia ondo kudeatu zuten oriotarrek eta zertxobait handitu ere egin zuten, azkenean 10:38ko marka eginda helmugaratu zirelarik, Arraun Lagunakek baino 3 segundo gutxiago. Atzetik, Donostiarra Ur Kirolak aurrea hartu zion Tolosaldea Arraun Klubari, helmugan oriotarrengatik 5 eta 10 segundoko atzerapena izan zutelarik, hurrenez hurren.

Patxi Francesen neskek denboraldiko bederatzigarren bandera irabazteaz gain, Ondarroako estropada eremuko errekor berria ezarri zuten 10:38.61ekin, lehendik Oriok berak zuen 10,48ko denbora jaitsiz.

Emakumezkoen arraunak  urtetik urtera gero eta maila altuagoa dauka, eta horren adibide gisa aipagarria da estropada eremu bakoitzeko errekorrak gainditzen ari direla urtero. Ondarroako estropadan, esaterako, lautik hiru taldek errekorra gainditu zuten: marka berria ezarri duen Oriok, Donostia Arraunek eta Donostiarra Ur Kirolakek.

IV. Ondarroako Banderaren sailkapena

1.- Orio 10:38.24 minutu

2.- Donostia Arraun 10:41.48 minutu

3.- Donostiarra Ur Kirolak 10:44.06 minutu

4.- Tolosaldea 10.49.18 minutu

Gauzak horrela, Orio Orialkik 42 puntu ditu Euskotren Ligako sailkapen orokorrean, eta bigarren sailkatua den Donostia Arraun Lagunak taldeari ateratzen dion errenta handitu du (35 puntu). Hirugarren postuaren lehian, Nortindal Donostiarra Ur Kirolak 100 taldeak 18 puntu ditu, eta Tolosaldea Arraun Klubak 15.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!