Argazkia: Orio AE
Orio Orialkik Euskotren Ligako zazpigarren garaipena lortu zuen larunbatean Hondarribian eta sailkapenaren lidergoari eutsi dio.
Brankaz Orio Orialki eta Arraun Lagunak pare-parean ibili badira ere, poparean oriotarrek aurre hartu zioten Donostiako taldeari, azkenean helmugan bost segunduko errenta atera ziotelarik.
Ondoan Bandera itsaso zabaleko estropada izan zen eta oriotarrei lehen kaletik arraunean egitea egokitu zitzaien. Arraun Lagunak izan zen estropada burua hartu zuena joaneko luzean baina ziabogan maniobra azkarrago burutu zuen Oriok, eta pare-parean egin zituzten lehen metroak.
Itzulerako luzea hasterako ordea jada Oriok hartu zuen burua. Poparean sekulako lana egin zuten oriotarrek eta tarteak handitzen joan ziren. Azkenean, irabazleek 10:41.32ko denbora ezarri zuten, eremuko errekor berria.
Atzeko borrokan ere, aipagarria izan zen Tolosaldeak poparean sekulako lana egin zuela, hirugarren sartu zirelarik tolosarrak, sailkapen nagusian Donostiarrari puntu bakarrera gerturatuz.
Orain, ligako sailkapenean, 34 punturekin, bost estropadaren faltan, bost puntuko aldea ateratzen dio Orio Orialkik Arraun Lagunaki.
Nesken Ondoan Bandera
- Orio 10:41.32
- Arraun Lagunak 5.14ra
- Tolosaldea 11.50era
- Donostiarra 17.90era
Euskotren Liga – Sailkapen nagusia
- Orio 34 puntu
- Arraun Lagunak 29 puntu
- Donostiarra 14 puntu
- Tolosaldea 13 puntu
0 Comments