Paulo Azpiazuk irabazi du Errota Harria Harrijasotze Txapelketa, errekor berria ezarrita

2023.01.24 | EHKM, Errekorrak, Errrekor berria, Harri-jasotzea, Herri kirolak

107,2 kiloko bola 31 aldiz jasota, iaz txapelketaren garailea izan zen Mikel Lopetegi  Urra, Euskadiko eta Gipuzkoako harri txikietako txapeldunaren errekorra bi jasoalditan gainditu zuen bergararrak

Argazkia: egursport.com

 

Herri kirol saioa izan zen pasa den igandean, hilak 22, Iraetan, non herri kirol erakustaldi ezberdinekin batera, Errota Harria Harrijasotze Txapelketa lehiatu zen.

Bertan, bost harri jasotzailek –Mikel Lopetegi Urrak, Gari Garmendia Garmendia II.ak, Paulo Azpiazuk, Xabat Olaizolak eta Xabier Aranburu Guztak– hartu zuten parte, eta Azpiazu nagusitu zen. Hain zuzen ere, 107,2 kiloko bola 31 aldiz jaso zuen hiru minutuko txandan. Haren atzetik sailkatu ziren Urra (29 altxaldi), Garmendia II.a (25 altxaldi), Guzta (20 altxaldi) eta Olaizola (16 altxaldi).

Marka horrekin, iaz txapelketaren garailea izan zen Mikel Lopetegi  Urra, Euskadiko eta Gipuzkoako harri txikietako txapeldunaren errekorra bi jasoalditan gainditu zuen.

Iraetako Errota Harria 1982 urteaz geroztik izen bereko 107,2 kiloko bola itxurako harriarekin Iraetako Santa Ines jaietan urtero jokatzen den harrijasotze proba da.

Hiru minutuan altxaldi gehien egiten dituen harrijasotzaileak irabazten du txapelketa. Berdinketa izaten den kasuan pisu gutxien duen harrijasotzailea izendatzen da txapeldun. Hori gertatu zen 2020an, “Urra” eta Peñagarikano 29 altxaldi emanda berdinduta gelditu ziren; baina, “Urra” arinagoa zenez, hark eraman zuen txapela.

1981ean izan zuen aurreneko ekitaldia eta Santiago Otaegi “Aroztegi” izan zen txapelduna. Hurrengo urtean Iñaki Otaegi “Gibitegi”k irabazi zuen. Honen ondoren etenaldi luze bat etorri zen eta 2010ean izan zen hurrengo ekitaldia. Ordutik bi urtean behin jokatu izan da. 2010, 2012 eta 2014an bost minutuko bi saio egin zituen harrijasotzaile bakoitzak eta Aimar Irigoienek irabazi zituen ekitaldi guztiak. 2016an ez zen lehiaketarik egon, Izeta II.aren errekor saiakera bat baizik.

2018az geroztik, 3 minutuko txanda bakarrean jokatzen da baina aurretik hamar minututan egiten zuten lan eta orduko formato hartan, 79 jasoaldi egina Aimar Irigoienek egin zuen errekorra, 2010ean.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!