Pkemboi keniarrak Tolosaldeko 3 Tontorrak mendi maratoiko marka hautsi du

2022.06.13 | EHKM, Errekorrak, Errrekor berria, Gizonak, Mendi lasterketak

Tolosako proban lehen aldiz lau ordutik jaitsita orain arteko erregistrorik onena ezarri zuen lasterketaren zazpigarren edizioan

Argazkia: t3tmaratoia.com

 

Robert Pkemboi atleta keniarrak Tolosaldeko 3 Tontorrak mendi maratoiaren zazpigarren edizioa irabazi zuen eta bidenabar lasterketako marka hautsi zuen, 3.56.29ko denborarekin lehen aldiz lau orduetatik jaitsiz.

Pkemboi oso gustura aritu zen korrika eta uneoro lehen postuan joan zen, azkenean hunkituta sartu zelarik Tolosako Triangulo plazan jarritako helmugan. 43 kilometro eta 2.800 metrotako desnibela duen ibilbidea 3 ordu 56 minutu eta 29 segundutan osatu zuen keniarrak.

Robert Pkemboi zen faborito nagusia eta iragarpenak bete ziren, hasieratik kokatu baitzen lasterketa buruan eta tontor guztietara lehen postuan iritsi zelako. Bere maila erakutsi zuen Zegama-Aizkorri lasterketan bosgarren amaitu ondoren eta Tolosako proban lau ordutik jaitsita orain arteko erregistrorik onena ezarri zuen (kontutan hartu behar da aurten ibilbidearen norabidea aldatu dutela antolatzaileek eta honakoan Hernio mendia izan dela azken igoera gogorra).

Gizonezkoen bigarren onena Altzoko Iñaki Olanorena izan zen (4.07.30), eta Villabonako Hassan Ait Chaouk osatu zuen gizonezkoen podiuma (4.12.03).

SAILKAPENA

1 PKEMBOI MATAYANGO, ROBERT KENYA 3:56:29
2 OLANO ORBEGOZO, IÑAKI ALTZO 4:07:38
3 AIT CHAOU AITCHAOU, HASSAN VILLABONA 4:12:03
4 ROMO SANTAMARIA, JAIME PONFERRADA 4:17:18
5 CRIADO SÁNCHEZ, RAÚL JACA 4:18:43
6 LOPETEGUI NIETO, GOAR IBARRA 4:19:56
7 LUJANBIO APEZETXEA, HODEI GOIZUETA 4:23:26
8 ZUNZUNEGI TAPIA, AITOR LEGORRETA 4:23:54
9 SAMANIEGO BOUSO, HODEI SESTAO 4:29:16
10 MADINA, IBAI BERROBI 4:42:38

Emakumezkoetan berriz,  Elgoibarko Mayi Mujikak irabazi zuen, 4.54.14ko denborarekin, eta ondoren Nerea Amilibia zarauztarra sailkatu zen (5.23.47). Zizurkilgo Aitziber Ibarbiak osatu zuen podiuma, 6.12.30eko denbora eginda.

24 kilometro eta 1.600 metrotako desnibela dituen bi tontorren mendi lasterketa ere ospatu zen Tolosaldean. Oier Ariznabarreta durangarrak irabazi zuengizonezkoetan 2 ordu 6 minutu eta 34 segunduko denbora eginda, eta emakumezkoetan Maialen Muñoz tolosarra izan zen azkarrena, 2 ordu 38 minutu eta 17 segundutan helmugaratuta.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!