Swim Camp Getxo taldeak beste munduko errekor bat hautsi du 4×100 Libre Misto mailan

2023.06.20 | EHKM, Errekor mundialak, Errekorrak, Errrekor berria, Igeriketa

Mikel Bildosola, Iñaki Bildosola, Cristina Mardones eta Ane Ibarrondo igerilariek, 3:36.49ko marka ezarri zuten Faduran

Argazkia: Swim Camp Getxo

 

Swim Camp Getxo taldeko lau igerilerik beste mundo mailako errekor bat hautsi zuten joan den igandean, ekainaren 11an, Fadurako igerilekuan. Oraingo honetan, 4×100 Libre Mistoko ehun eta hogei baino gehiagoko mailan erdietsi zuten aipatu errekorra.

Hain zuzen ere, Mikel Bildosola, Iñaki Bildosola, Cristina Mardones eta Ane Ibarrondo igerilariek hiru minutu, hogeita hamasei segundu eta berrogeita bederatzi ehuneneko denbora eginda ezarri zuten munduko errekor berria.

Mikel Bildosolaren denbora berrogeita bederatzi segundu eta larogeita sei ehunenekoa izan zen, Iñaki Bildosolak berrogeita hamaika segundu eta hamar ehuneneko denbora egin zuen, Cristina Mardonesek berrogeita hamazortzi segundu eta lau ehunenekoa eta Ane Ibarrondoren marka berrogeita hamazazpi segundu eta berrogeita bederatzi ehunenekoa izan zen. Horrela, denborak gehituz, hiru minutu, hogeita hamasei segundu eta berrogeita bederatzi ehuneneko markarekin ezarri zuten munduko errekor berria.

Azpimarratzekoa da, jada hilaren hasieran Mikel Bildosolak munduko errekor bat eta europako bi errekor ezarri zituela Kataluniako Master Txapelketan. Getxoztarrak irabazi zuen txapelketako igerilari onenaren saria, 50 libreko munduko errekorra (40-44 urte) gainditu ondoren, 23”14′-ko markarekin. Gainera, bere mailako 100 libreko Europako errekorra hautsi zuen birritan, 4×100 libreko erreleboko lehen postan 52”16′-ko denborarekin eta banakako proban 51”70′ eginda.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!