Argazkia: RFEA
Iragan azteazkenean, hilak 14, Castelloko Diputazioaren X. Sari Nagusia – VII. Jose Antonio Cansino Memoriala lehiatu zen, maila handiko nazioarteko proba, bertan Euskal Herriko hainbat atleta ere aritu zirelarik.
Horien artean, Playas de Castelló taldeko Tessy Ebosele arabarra nabarmendu beharra dago, izan ere, arratsaldean jokaturiko luzera-jauziko lehiaketa handian, marka bikaina erdietsi zuen: 6.80 (+1.6). 20 urteko atletak bigarren saiakeran erdietsi zuen errekorra, lehenengo jauzia baliogabea izan ondoren. Ondorengo hiru saiakerak ere nuloak izan ziren eta azkenekoan berriz 6.72ko jauzia gauzatu zuen Eboselek.
6.80ko erregistro horrekin beraz, Euskal Herriko errekor absolutoa zein 23 urtez azpikoa ondu zuen (2002. urteko uztailaren 28an jaioa da). Aurreko igandean, hilak 11, 6.64ko jauzia egin zuen Eboselek, eta orduko hartan jadanik marka itzela jarri zuen, Estatu mailako Ohorezko Mailako kluben arteko finalean.
SAILKAPENA
1 Fatima Diame Diame C.A. Adidas 1996/09/22 6.84
2 Tessy Ebosele Ebosele Playas de Castellon 2002/07/28 6.80
3 Maria Vicente Garcia CD Nike Running 2001/03/28 6.77
4 EVELISE VEIGA SPORTING PORTUGAL 1996/01/01 6.64
5 Milena Mitkova Playas de Castellon 1990/01/26 6.41
6 Evelyn Yankey Awotwi Valencia Club Atletismo 2003/09/02 6.38
7 Pepa Gombau Jorge Playas de Castellon 2002/07/26 6.18
8 Noemi Sempere Ruiz CA Elche Decatlon 1997/03/21 5.91
9 Laila Lacuey More Grupompleo Pamplona At 2000/02/16 5.69
0 Comments